2020 Serantes Kultur Aretoa, Santurtzi

  • Jaso newsletterra
  • Kontaktua
  • CAS
  • EU
Skip to content
  • Sarreren Salmenta
  • CAS
  • EU
Serantes Kultur Aretoa
  • Sarreren salmenta
  • SKAko bazkidea egin
  • On-line izapideak
  • Agenda
    • Ekitaldi mota
      DenakAntzerkiaBestelako ekitaldiakDantza / ZirkoaErakusketakJaiakMusikaZine KlubZinema
      Hurrengo ekitaldiak
      ZinemaRITOS OCULTOS
      Mai 1, 2025 - Mai 15, 2025
      ZinemaTIERRAS PERDIDAS
      Mai 9, 2025 - Mai 15, 2025
      ZinemaBIENVENIDO A LA MONTAÑA
      Mai 9, 2025 - Mai 15, 2025
  • Guneak eta Zerbitzuak
    • Serantes Kultur AretoaSerantes Kultur Aretoa
      Casa Torre JauregiaCasa Torre Jauregia
      Sala KresalaKresala Aretoa
      Arte plastikoetako taillerra
  • Zine klub 2024-2025
  • Antzerki jaialdia
  • Jaiak eta Ekitaldiak
    • Karmengo Jaiak
    • San Jorge Jaiak
    • Kornites
    • Sardinera eguna
    • Gabonak
    • Inauteriak
    • Abesbatzen batzariak
  • Argitalpenak
  • Albisteak
  • irudi galeria
  • Agenda
    • Ekitaldi mota
      DenakAntzerkiaBestelako ekitaldiakDantza / ZirkoaErakusketakJaiakMusikaZine KlubZinema
      Hurrengo ekitaldiak
      ZinemaRITOS OCULTOS
      Mai 1, 2025 - Mai 15, 2025
      ZinemaTIERRAS PERDIDAS
      Mai 9, 2025 - Mai 15, 2025
      ZinemaBIENVENIDO A LA MONTAÑA
      Mai 9, 2025 - Mai 15, 2025
  • Guneak eta Zerbitzuak
    • Serantes Kultur AretoaSerantes Kultur Aretoa
      Casa Torre JauregiaCasa Torre Jauregia
      Sala KresalaKresala Aretoa
      Arte plastikoetako taillerra
  • Zine klub 2024-2025
  • Antzerki jaialdia
  • Jaiak eta Ekitaldiak
    • Karmengo Jaiak
    • San Jorge Jaiak
    • Kornites
    • Sardinera eguna
    • Gabonak
    • Inauteriak
    • Abesbatzen batzariak
  • Argitalpenak
  • Albisteak
  • irudi galeria
  • JASO NEWSLETTERRA
  • Kontaktua
  • SKAko bazkidea egin
  • On-line izapideak

Hasiera > Albisteak > Santurtziko jai nagusiak berreskuratu zireneko 35. urteurrena

Santurtziko jai nagusiak berreskuratu zireneko 35. urteurrena

Erakusketak 28.04.2014

Ekitaldiak

Santurtziko jai nagusiak berreskuratu zireneko 35. urteurrena

35 urte joan dira demokraziaren babespean Santurtziko jai herrikoiak berreskuratu zirenetik, eta Karmengo jai batzordeko kideek urte “borobila” iritzi diotenez, buru-belarri ari dira berau ospatzeko lanean.

Urteurrena ospatzeko, Santurtziko Karmengo Jaietan erakusketa bikaina antolatuko da, non atzera begiratuz, XX. mendearen hasieratik hona Santurtziko jai nagusiek bizi izan duten bilakaera jasoko den. Horrela bada, Francoren garaian nozitutako aldaketa erakutsiko da, bai eta demokraziak jaiak eraldatzeko emandako aukera ere, gaur egun ezagutzen ditugun jai erakargarriak ekarriz.

Erakusketa hau prestatze aldera, bandaloentzako bando ezagunaren bidez (parte hartzea sustatzen zuen garai haietako tresna eta hurrengo lerrootan azalduta bera) laguntza eskatuko zaie erakusketa honetarako materiala duten guztiei, bai eta koadrilen errolda egiteko informazioa ere, urte horietan guztietan gure jaietan parte hartu duten guztiak egon daitezen.

Horrez gain, 2014ko Karmengo Jaietako lehenengo larunbaterako jarduera bereziz osatutako programa prestatzen ari gara, eta aipatutako errolda hori lagungarri izango zaigu urte hauetan guztietan jaietan protagonista izan direnen parte hartzea antolatzeko.

 

Bandaloentzako bandoa

ADITZERA EMATEN DA:

KARMENGO JAIAK antolatzen ari garela, eta konturatu garela denborak aurrera etengabean, egunak asteak direla, asteak hilak eta hilak urteak. Buff, 35 urte joan dira gure herrixka eder honetan jai herrikoiak egiten hasi ginenetik eta urte luze horietan Mentxu, koadrilak, txosnak eta parranda ekarri ditugu Santurtzira.

Eta batek dio: Aizue, hau ospatu beharra dago!!! Eta denok aho batez: Ados!!!… eta beste batek: baina guk bakarrik? Eta besteok: Bai zera!!! Hau denon artean aterako dugu!!!!

Eta horretan ari gara, erakusketa bat egin eta koadrila beterano guztiak batu nahi ditugu – koadrila bete-sano: garai hartan kirolari baitzebiltzan bigantxen aurrean korrika– egun batean dena emanda elkarrekin gozatzeko asmoz (egun bakar batean, batzuk guraso serioak dira eta).

Orduan, denei deitu behar zaie, baina ai ama! telefonoak gorde behar zituenak ez du ezer gordeta, eta gainera, gutxik dute garai hartako zenbaki bera. Tira, hobe bandaloei bandoa bota eta kito.

Lehenengo eta behin.- Makina bat argazki eta bideo ditugun arren, ez ditugu ez urte guztietakoak (baina ba al zegoen, akaso, 79an bideorik?), ez mobida publiko edo pribatu guztietakoak. Beraz, makro-erakusketa honetarako zure laguntza behar dugu. Utziguzu daukazuna, guk kopiatu eta itzuli egingo dizugu, gero erakusgai jarri, eta listo. Eta ez baldin badaukagu, bada… hor konpon!!!

Eta gero – ERROLDA BEREZI SAMARRA muntatuko dugu ordenagailuan datu-base txukuna sortuz, jaietan parte hartu duzuen lagun jator eta ez hain jator guztion fitxa izateko (batzordeak, elkarteak, koadrilak…). Denoi deitu eta egun borobila antolatuko dugu jaietako lehenengo larunbaterako (hori ere zehazteko dago) aspaldiko lagunontzat. Den-dena Las Vegasera txangoa bailitzan (*).

 

Orduan zer? Plana aldeko baduzu eta parte hartu edo zerbait esan nahi badiguzu, deitu etxetik 944205850 edo kaletik 657735600 telefonoetara. Eta helbide elektronikoetan hona hemen gurea: programacion@serantes.com

 

Tira, esan eta egingo dugu, eta aditzaile onak hitz gutxi behar duenez: GORA SANTURTZI HERRIXKA EDERRA!!!!

 

Herriko jai batzordea

 

(*) Kalero zaharrean dagoen toki bat, bainatzeko erabiltzen genuena, gaur egun Bilboko? superportuak estalita –gure kostalde osoa bezala

Bidalketetan zehar nabigatu

Santurtzik bizkaiko jai egutegiari hasiera emango dio kornites eta san jorge jaiekin
Maiatza, dantzaren hilabetea serantes kultur aretoan

Jaso newsletterra

Izan zaitez lehena interesatzen zaizunaren berri jasotzen.

Harpidetu zaitez

Kategoriak

  • Antzerki jaialdia
  • Bestelakoak
  • Ekitaldiak
  • Erakusketak
  • Karmengo Jaiak
  • Programazioa
  • Santurzine
  • Serantes Kultur Aretoa

Azken bidalketak

  • Santurtzik Karmengo jaietako kartela aukeratzeko epea zabaldu du
  • JUANJE AGIRRE: ESKULTURA, MONUMENTUA ETA ARKITEKTURA
  • JUANJE AGIRRE: ESCULTURA, MONUMENTO Y ARQUITECTURA
  • Santurtzik itsas-prozesiora ontzian joateko zozketan izena emateko epea bihar zabaldu du
  • Karmengo jaiek badute kartel irabazlea eta protagonista Mentxu da

Artxiboak

Bidalketetan zehar nabigatu

Santurtzik bizkaiko jai egutegiari hasiera emango dio kornites eta san jorge jaiekin
Maiatza, dantzaren hilabetea serantes kultur aretoan

SERANTES KULTUR ARETOA
Bulegoak: Edificio Casa Torre – c/ Sabino Arana, 5. 48980 Santurtzi.
94 420 58 50 | serantes@serantes.com

Iritzi eta iradokizunak

¡Siguenos en redes!

Jarraitu!

Jaso newsletterra

  • Pribatutasun Politika
  • Datuen babesa
  • Cookieen politika
  • Web Mapa