2020 Serantes Kultur Aretoa, Santurtzi

  • Jaso newsletterra
  • Kontaktua
  • CAS
  • EU
Skip to content
  • Sarreren Salmenta
  • CAS
  • EU
Serantes Kultur Aretoa
  • Sarreren salmenta
  • SKAko bazkidea egin
  • On-line izapideak
  • Agenda
    • Ekitaldi mota
      DenakAntzerkiaBestelako ekitaldiakDantza / ZirkoaErakusketakJaiakMusikaZine KlubZinema
      Hurrengo ekitaldiak
      ZinemaRITOS OCULTOS
      Mai 1, 2025 - Mai 15, 2025
      ZinemaTIERRAS PERDIDAS
      Mai 9, 2025 - Mai 15, 2025
      ZinemaBIENVENIDO A LA MONTAÑA
      Mai 9, 2025 - Mai 15, 2025
  • Guneak eta Zerbitzuak
    • Serantes Kultur AretoaSerantes Kultur Aretoa
      Casa Torre JauregiaCasa Torre Jauregia
      Sala KresalaKresala Aretoa
      Arte plastikoetako taillerra
  • Zine klub 2024-2025
  • Antzerki jaialdia
  • Jaiak eta Ekitaldiak
    • Karmengo Jaiak
    • San Jorge Jaiak
    • Kornites
    • Sardinera eguna
    • Gabonak
    • Inauteriak
    • Abesbatzen batzariak
  • Argitalpenak
  • Albisteak
  • irudi galeria
  • Agenda
    • Ekitaldi mota
      DenakAntzerkiaBestelako ekitaldiakDantza / ZirkoaErakusketakJaiakMusikaZine KlubZinema
      Hurrengo ekitaldiak
      ZinemaRITOS OCULTOS
      Mai 1, 2025 - Mai 15, 2025
      ZinemaTIERRAS PERDIDAS
      Mai 9, 2025 - Mai 15, 2025
      ZinemaBIENVENIDO A LA MONTAÑA
      Mai 9, 2025 - Mai 15, 2025
  • Guneak eta Zerbitzuak
    • Serantes Kultur AretoaSerantes Kultur Aretoa
      Casa Torre JauregiaCasa Torre Jauregia
      Sala KresalaKresala Aretoa
      Arte plastikoetako taillerra
  • Zine klub 2024-2025
  • Antzerki jaialdia
  • Jaiak eta Ekitaldiak
    • Karmengo Jaiak
    • San Jorge Jaiak
    • Kornites
    • Sardinera eguna
    • Gabonak
    • Inauteriak
    • Abesbatzen batzariak
  • Argitalpenak
  • Albisteak
  • irudi galeria
  • JASO NEWSLETTERRA
  • Kontaktua
  • SKAko bazkidea egin
  • On-line izapideak

Hasiera > Albisteak > Santurtzi, Karmengo Jaiak 2015, gogoangarriak

Santurtzi, Karmengo Jaiak 2015, gogoangarriak

Erakusketak 21.07.2015

Karmengo Jaiak

Santurtzi, Karmengo Jaiak 2015, gogoangarriak

Santurtziko Karmengo Jaietako hamar egun hauetan giro aparta izan dugu, alaia eta irekia.

 

Santurtziarrok berriro ere ospatu ditugu gure zaindariaren omenezko jaiak erabat sendotuta dagoen jai-eredu berezi bati jarraituz, non gure nortasun eta tradizioak islatzen diren.

Parte-hartze handiko jaiak izan dira, Santurtziko zein Bizkaia osotik etorritako herritarrek gozatu dituztenak.

Programatutako jarduerak (142 ekitaldi) egitarauan adierazitako orduetan burutu dira. Aipatutako egitaraua Santurtziko Udaleko Kultura Erakundea den Serantes Kultur Aretoak, Jai Batzordeak, udalerriko hogeita hamalau elkartek eta taldek eta Txosna Batzordeak egin dute elkarlanean.

Horrez gain, jaietako koadrilen presentzia ezinbestekoa izan da programa topagune eta gozamen-gune izan dadin. Oraingo honetan 71 koadrila aritu dira, eta beti bezala, gure kaleak kolorez jantzi dituzte euren zalaparta eta alaitasunarekin, ondo pasatzeko gogoa lau haizetara zabaldu dute eta ondorioz, herri osoak bat egin du jai gogoangarri hauetan parte hartu eta ondo pasatzeko gogoan.

Berrikuntza gisa, koadrilen parte-hartzea kaleko, txosnetako edo koadrilen probetako topaketatik haratago joan da aurten, jaietan zehar gogotsu jardun dutelako sare sozialetan, Jai Batzordeak botatako erronkari erantzunez, twitter bidezko lehiaketa bat sortu baitute, zeinen bidez 350.000 lagunetik gora Santurtziko jai-jarduerei buruzko informazio eta irudiak jaso dituzten.

Oraingo honetan eguraldi onak ere bat egin du jaiekin, eta horrela, jarduera guztiak baldintza ezin hobeetan gauzatu dira, zalantzarik gabe gakoa izan dena 2015ean Santurtzik bereziki bikainak izan diren jaiak izan dituelako iritzia nagusitu dadin.

Jai-egitaraua anitza izan da, denetiko ekitaldiz josia santurtziarrengandik eta santurtziarrentzat sortua, nahiz eta ematen duen gure udalerriaren mugak berriro ere gainditu eta beste toki batzuetako jendea erakarri duela. Horrela bada, inguruko herrietako asko izan dira Karmengo Andra Mariaren omenez ospatu diren jaietara hurbildu direnak, zeinen prozesioa makina bat lagunek ikusi zuten lehorretik, horiek itsasoan egiten den prozesioa ere portuan dagoen pantaila erraldoian ikusteko aukera izan zutelarik. Bestalde, aipatutako pantaila hori topagunea izan da Telecomiri esker, Santurtziko jaietako giroa eta parte-hartzea umore handiz erakutsi duen ideia originala. Horrez gain, kontzertuak erosoago ikusteko aukera eman du, horietara jendetza ugari bildu baita.

Kontzertu guztiak leporaino beteta egon dira, bereziki Raphaelek eta Carlos Jeanek emandakoak, bai batean eta bai bestean esan zitekeen zotza jartzeko tokirik ere ez zegoela kontzertu-gunean. Hala ere, beroriek programatzea erabaki genuenean buruan genituen uste guztiak bete egin dira, musika-proposamen anitza eskaini nahi baikenuen eta denoi gogoko dugun zerbait topatzeko aukera eman. Izan ere, leitmotiv hauxe izan da azken hilabeteotan Serantes Kultur Aretoaren eta Jai Batzordearen lana gidatu duena, gogor lan eginez gustu ororentzako egitaraua mamitzea lortzeko.

Azkenik, esan beharra dago jai-egitaraua gure udalerrira etorri diren kaleko artista bikainen presentziarekin aberastu egin dela, euren lanarekin izugarri disfrutatu duen jendetza erakarri dute eta. Izan ere, artista hauek toki berezia hartzen ari dira Santurtziko Karmengo jaietan.

Uztailaren 19an gauerdiko hamabiak jotzeko gutxi falta zela, Mentxuk jaiak berriro agurtu baino lehentxeago, “Gorka” sariak banatu ziren milaka herritarren aurrean. Zeremonia hau Santurtziko koadrilek beraiek antolatzen dute, eta jarduera berezia izatea lortu dute, gure herriko nortasunaren erakusle. Hantxe jakin genuen zein izan diren 2015eko Gorka sarien irabazleak, hurrengo hauek hain zuzen:

 

1. HAURREN JANTZIRIK ONENAK:
             –  EKILI CUA

 

2. HAURREN KOADRILAKIDERIK ONENA (NESKATOAK):  

–  MIRIAM (GURI BOST)

3.-HAURREN KOADRILAKIDERIK ONENA (MUTIKOAK): 

                 – ADRI (INDAR BIZIA)

4. HAURREN KOADRILARIK ONENA: 

– IZAR BIHURRIAK

5. ARGAZKIRIK ONENA: 

– CEDA EL VASO

6. JANTZIRIK ONENA:  

– R KE R

7. EMAKUMEZKO KOADRILAKIDERIK ONENA:  

–  MONI-K (GOLONDRIZ)

9. GIZONEZKO KOADRILAKIDERIK ONENA:  

–  JAVI (SANTOKATXONES)

10. KOADRILARIK ONENA:
–  EKIHOTZ

 

“Mentxuren jolas handiaren” salmenta arrakastatsuak argi eta garbi erakutsi du Santurtziko jaiak santurtziarronak direla. Jolas honetan Mentxuk, jaietako maskotak, hogeita hemeretzi laukitan ezagutarazten digu santurtziarrok nolakoak garen gure jaietan.

Bidalketetan zehar nabigatu

Mentxuren Jolas Handia
Santurtziko Zine Klubaren hasiera ekitaldian Ramón Barea izango dugu

Jaso newsletterra

Izan zaitez lehena interesatzen zaizunaren berri jasotzen.

Harpidetu zaitez

Kategoriak

  • Antzerki jaialdia
  • Bestelakoak
  • Ekitaldiak
  • Erakusketak
  • Karmengo Jaiak
  • Programazioa
  • Santurzine
  • Serantes Kultur Aretoa

Azken bidalketak

  • Santurtzik Karmengo jaietako kartela aukeratzeko epea zabaldu du
  • JUANJE AGIRRE: ESKULTURA, MONUMENTUA ETA ARKITEKTURA
  • JUANJE AGIRRE: ESCULTURA, MONUMENTO Y ARQUITECTURA
  • Santurtzik itsas-prozesiora ontzian joateko zozketan izena emateko epea bihar zabaldu du
  • Karmengo jaiek badute kartel irabazlea eta protagonista Mentxu da

Artxiboak

Bidalketetan zehar nabigatu

Mentxuren Jolas Handia
Santurtziko Zine Klubaren hasiera ekitaldian Ramón Barea izango dugu

SERANTES KULTUR ARETOA
Bulegoak: Edificio Casa Torre – c/ Sabino Arana, 5. 48980 Santurtzi.
94 420 58 50 | serantes@serantes.com

Iritzi eta iradokizunak

¡Siguenos en redes!

Jarraitu!

Jaso newsletterra

  • Pribatutasun Politika
  • Datuen babesa
  • Cookieen politika
  • Web Mapa