2020 Serantes Kultur Aretoa, Santurtzi

  • Jaso newsletterra
  • Kontaktua
  • CAS
  • EU
Skip to content
  • Sarreren Salmenta
  • CAS
  • EU
Serantes Kultur Aretoa
  • Sarreren salmenta
  • SKAko bazkidea egin
  • On-line izapideak
  • Agenda
    • Ekitaldi mota
      DenakAntzerkiaBestelako ekitaldiakDantza / ZirkoaErakusketakJaiakMusikaZine KlubZinema
      Hurrengo ekitaldiak
      ZinemaRITOS OCULTOS
      Mai 1, 2025 - Mai 15, 2025
      ZinemaTIERRAS PERDIDAS
      Mai 9, 2025 - Mai 15, 2025
      ZinemaBIENVENIDO A LA MONTAÑA
      Mai 9, 2025 - Mai 15, 2025
  • Guneak eta Zerbitzuak
    • Serantes Kultur AretoaSerantes Kultur Aretoa
      Casa Torre JauregiaCasa Torre Jauregia
      Sala KresalaKresala Aretoa
      Arte plastikoetako taillerra
  • Zine klub 2024-2025
  • Antzerki jaialdia
  • Jaiak eta Ekitaldiak
    • Karmengo Jaiak
    • San Jorge Jaiak
    • Kornites
    • Sardinera eguna
    • Gabonak
    • Inauteriak
    • Abesbatzen batzariak
  • Argitalpenak
  • Albisteak
  • irudi galeria
  • Agenda
    • Ekitaldi mota
      DenakAntzerkiaBestelako ekitaldiakDantza / ZirkoaErakusketakJaiakMusikaZine KlubZinema
      Hurrengo ekitaldiak
      ZinemaRITOS OCULTOS
      Mai 1, 2025 - Mai 15, 2025
      ZinemaTIERRAS PERDIDAS
      Mai 9, 2025 - Mai 15, 2025
      ZinemaBIENVENIDO A LA MONTAÑA
      Mai 9, 2025 - Mai 15, 2025
  • Guneak eta Zerbitzuak
    • Serantes Kultur AretoaSerantes Kultur Aretoa
      Casa Torre JauregiaCasa Torre Jauregia
      Sala KresalaKresala Aretoa
      Arte plastikoetako taillerra
  • Zine klub 2024-2025
  • Antzerki jaialdia
  • Jaiak eta Ekitaldiak
    • Karmengo Jaiak
    • San Jorge Jaiak
    • Kornites
    • Sardinera eguna
    • Gabonak
    • Inauteriak
    • Abesbatzen batzariak
  • Argitalpenak
  • Albisteak
  • irudi galeria
  • JASO NEWSLETTERRA
  • Kontaktua
  • SKAko bazkidea egin
  • On-line izapideak

Hasiera > Albisteak > Serantes mendia festaz blai Korniteseko erromerian

Serantes mendia festaz blai Korniteseko erromerian

Erakusketak 08.04.2016

BestelakoakEkitaldiak

Serantes mendia festaz blai Korniteseko erromerian

Pazko astelehenean, martxoak 28, Santurtziko mendian Kornites eguna ospatuko da, Santurtziko Udaleko “Serantes Kultur Aretoa” Kultura Erakundeak urtero antolatzen duen festa-erromeria tradizionala.

 

            Mazo aldean haur-parkea eta jolasak egongo dira eguerdiko hamabietatik 14:30ak arte, eta arratsaldean 16:00etatik aurrera haur-parkea ez ezik, umeek erromeria ere izango dute Basajaun taldearen eskutik 18:30ak arte.

 

Korniteseko erromeria aspaldi-aspalditik ospatzen da eta izena “kornite” opilarekin dago lotuta. Kornitea egun horretan mendian jaten zen opilari deitzen zitzaion, zeinek barruan ogiarekin batera egositako txorizoa edo arrautza edo biak izaten zituen. Asko dira erromeria honen jatorria azaltzen duten elezaharrak, baina ez dago horiek baieztatzeko inongo dokumentaziorik. Horrela bada, jaiaren jatorria herritar zaharrenen oroimenean dago gordeta, eta eurei galdetuta, Kornites eguneko erromeria Santurtzin betidanik ezagutu dutela erantzungo dizute.

Antzina, egun hori jai ez zenean, Santurtziko umeak bakarrik edo amak lagunduta igo ohi ziren Serantesera, arratsaldea jolasean, dantzan eta kornite xelebrea jaten emateko

Garai batean Santurtziko Udala korniteak banatzen zituen tradizioa ohitura galtzen ari zelako, baina gaur egun, herriko okindegietan saltzen dira egun horretan bertan, edo bestela, mendian ere eros daitezke.

Deigarria da Ezkerraldea hain gune urbanoa izanda, landa-inguruko tradizio honi eustea. Gainera, santurtziarrak ez ezik, Ezkerralde eta Meatzaldeko herritarrak ere igotzen dira egun horretan Serantesera erromerian parte hartzera.

Pazko astelehena Aste Santuko jai-eguna da eta gaur egun garai horretan asko herritik kanpo egoten diren arren, hamaika dira Serantesera igotzen diren herritarrak, batzuk oinez, beste batzuk bizikletaz eta badira zaldiz igotzen direnak ere. Izan ere,Seranteserako igoera publiko ororentzat da, bai kirolzale amorratuenentzat, bidezidor eta bide aldapatsuetatik gora, eta bai mendian apenas ibiltzen diren lagunentzat, errepidetik paseo atsegina eginez, egun ederra pasa baitezakete.

Batzuek egun pasa egiten dute mendian, beste batzuek, berriz, goiza edo arratsaldea besterik ez, baina nahi izatera, jatekoa eraman daiteke eta bertan dauden mahaia eta eserlekuetan bazkaria edo askaria erosoago jan. Eta eguraldia ona bada, paisaia eta ikuspegi ederrak gozatzeko aukera aparta izango duzu.

Bidalketetan zehar nabigatu

Santurtzik San Jorge patroiaren omenezko jaiak ospatuko ditu
Santurtziko 2016ko Karmengo jaietarako prestaketa abian da

Jaso newsletterra

Izan zaitez lehena interesatzen zaizunaren berri jasotzen.

Harpidetu zaitez

Kategoriak

  • Antzerki jaialdia
  • Bestelakoak
  • Ekitaldiak
  • Erakusketak
  • Karmengo Jaiak
  • Programazioa
  • Santurzine
  • Serantes Kultur Aretoa

Azken bidalketak

  • Santurtzik Karmengo jaietako kartela aukeratzeko epea zabaldu du
  • JUANJE AGIRRE: ESKULTURA, MONUMENTUA ETA ARKITEKTURA
  • JUANJE AGIRRE: ESCULTURA, MONUMENTO Y ARQUITECTURA
  • Santurtzik itsas-prozesiora ontzian joateko zozketan izena emateko epea bihar zabaldu du
  • Karmengo jaiek badute kartel irabazlea eta protagonista Mentxu da

Artxiboak

Bidalketetan zehar nabigatu

Santurtzik San Jorge patroiaren omenezko jaiak ospatuko ditu
Santurtziko 2016ko Karmengo jaietarako prestaketa abian da

SERANTES KULTUR ARETOA
Bulegoak: Edificio Casa Torre – c/ Sabino Arana, 5. 48980 Santurtzi.
94 420 58 50 | serantes@serantes.com

Iritzi eta iradokizunak

¡Siguenos en redes!

Jarraitu!

Jaso newsletterra

  • Pribatutasun Politika
  • Datuen babesa
  • Cookieen politika
  • Web Mapa