2020 Serantes Kultur Aretoa, Santurtzi

  • Jaso newsletterra
  • Kontaktua
  • CAS
  • EU
Skip to content
  • Sarreren Salmenta
  • CAS
  • EU
Serantes Kultur Aretoa
  • Sarreren salmenta
  • SKAko bazkidea egin
  • On-line izapideak
  • Agenda
    • Ekitaldi mota
      DenakAntzerkiaBestelako ekitaldiakDantza / ZirkoaErakusketakJaiakMusikaZine KlubZinema
      Hurrengo ekitaldiak
      ZinemaRITOS OCULTOS
      Mai 1, 2025 - Mai 15, 2025
      ZinemaTIERRAS PERDIDAS
      Mai 9, 2025 - Mai 15, 2025
      ZinemaBIENVENIDO A LA MONTAÑA
      Mai 9, 2025 - Mai 15, 2025
  • Guneak eta Zerbitzuak
    • Serantes Kultur AretoaSerantes Kultur Aretoa
      Casa Torre JauregiaCasa Torre Jauregia
      Sala KresalaKresala Aretoa
      Arte plastikoetako taillerra
  • Zine klub 2024-2025
  • Antzerki jaialdia
  • Jaiak eta Ekitaldiak
    • Karmengo Jaiak
    • San Jorge Jaiak
    • Kornites
    • Sardinera eguna
    • Gabonak
    • Inauteriak
    • Abesbatzen batzariak
  • Argitalpenak
  • Albisteak
  • irudi galeria
  • Agenda
    • Ekitaldi mota
      DenakAntzerkiaBestelako ekitaldiakDantza / ZirkoaErakusketakJaiakMusikaZine KlubZinema
      Hurrengo ekitaldiak
      ZinemaRITOS OCULTOS
      Mai 1, 2025 - Mai 15, 2025
      ZinemaTIERRAS PERDIDAS
      Mai 9, 2025 - Mai 15, 2025
      ZinemaBIENVENIDO A LA MONTAÑA
      Mai 9, 2025 - Mai 15, 2025
  • Guneak eta Zerbitzuak
    • Serantes Kultur AretoaSerantes Kultur Aretoa
      Casa Torre JauregiaCasa Torre Jauregia
      Sala KresalaKresala Aretoa
      Arte plastikoetako taillerra
  • Zine klub 2024-2025
  • Antzerki jaialdia
  • Jaiak eta Ekitaldiak
    • Karmengo Jaiak
    • San Jorge Jaiak
    • Kornites
    • Sardinera eguna
    • Gabonak
    • Inauteriak
    • Abesbatzen batzariak
  • Argitalpenak
  • Albisteak
  • irudi galeria
  • JASO NEWSLETTERRA
  • Kontaktua
  • SKAko bazkidea egin
  • On-line izapideak

Hasiera > Albisteak > Santurtzik San Jorge patroiaren omenezko jaiak ospatuko ditu

Santurtzik San Jorge patroiaren omenezko jaiak ospatuko ditu

Erakusketak 08.04.2016

BestelakoakEkitaldiak

Santurtzik San Jorge patroiaren omenezko jaiak ospatuko ditu

San Jorge jaiak apirilaren 15, 16, 17, 22, 23, eta 24an ospatuko dira, apirilaren 23an baita San Jorge eguna, Santurtziko patroia, zeinengandik gure herriak izena hartu zuen.

Apirileko 15, 16 eta 17ko ekitaldiak Hosteleria Abra Santurtzik, San Jorgeko Txosnaguneak eta Santurtzi Gastronomika elkarteak antolatu dituzte; apirilaren 22, 23 eta 24koak, berriz, Santurtziko Udaleko Kultura Arloari atxikita dagoen “Serantes Kultur Aretoa” Autonomiadun Erakundeak. Hala ere, nabarmendu beharra dago udalerriko hainbat erakundek emandako laguntza: Merkatari Batuak, euskal dantza-taldeak, Mendi Alde erraldoi eta buru-handien konpartsa, Musika eta Txistulari Banda, Gaztela eta Leongo Etxea, Atletismo Eskola…

Jaietako ekitaldiak Parke Nagusian, Gernika Parkean, Oinez-gunean eta Arrantza Parkean egingo dira.

Hona hemen jai-egitarauaren ekitaldi azpimarragarrienak:

“La flaqueza del bolchevique” antzerki-lana apirilaren 15ean ikusi ahal izango da Serantes Kultur Aretoan eta bertan Adolfo Fernández eta Susana Abaitua izango dira aktore nagusiak.

“Sardinaren erronka”, non “El Conquistador del Fin del Mundo” saioko zenbait kidek santurtziar talde bati egin beharko dioten aurre.

Apirilaren 16ko kontzertuan SI TE CAH, INNER, TURBULENCE eta HOAX ATTACK talde santurtziarrek joko dute, eta 22an Sevillako O´FUNKILLO bandak. Kontzertu biak Arrantza Portuan izango dira.

Apirilaren 16an III. Gala Liriko Korala egingo da San Jorge elizan Santurtziko Ahots Zuriak Abesbatzaren eskutik eta 23an Santurtziko “Union Musical Vizcaina” musika-bandak kontzertu bikaina eskainiko du.

Aurten Santurtzi Sarien V. edizioa egingo da, Santurtzi Gastronomika elkarteak antolatuta, Casa Torre Jauregian.

Umeen alarde tradizionalak, urtero bezala, mila dantzari baino gehiago bilduko ditu, denak Ezkerraldeko dantza-taldeetako kideak.

Aire Zabaleko Pintura Lehiaketa ere egongo da, aurtengoa X. edizioa izango da. Santurtzi Kantari, udalerriko zenbait abesbatza eta erakundetako kidez osatutako talde hau herriko kaleetan ibiliko da euskal kanta herrikoiak abesten eta santurtziarrak animatzen eurekin batera abesteko.

Gregori Aiartzaguena santurtziarrari agur-ekitaldia, bizikletaz Nepaleraino joango baita bidaia solidarioa eginez.

EGITARAUA:

APIRILAK 15, OSTIRALA

19:00 Txupina arrantza porutan
19:00 Kale-animazioa KUKLUX fanfarrearen eskutik
20:30 Antzerkia: “La Flaqueza del Bolchevique” Serantes Kultur Aretoan.
23:00 Berbena ALAIKI taldearen eskutik arrantza portuan

APIRILAK 15, LARUNBATA

13:00 Sardinaren erronka Parke Nagusian. EL CONQUISTADOR DEL FIN DEL MUNDO vs SANTURTZI. Euria bada, Gernika Parkean egingo da.
18:30 Herri-kirolak. Norgehiagoka Santurtziko auzo, jaietako kuadrilla eta “El Conquistador del Fin del Mundo” arrantza portuan.
20:00 Kale animazioa BUILAKA batukada-taldearen eskutik.
20:30 III Gala Liriko Korala, Santurtziko Ahots Zuriak Abesbatzak antolatuta, San Jorge elizan.
22:00 Herriko taldeen kontzertua: SI TE CAH, INNER TURBULENCE eta HOAX ATTACK arrantza portuan.

APIRILAK 17, IGANDEA

11:30 Umeentzako jolas-parkea Parke Nagusian 14:30ak arte.
12:30 Kantalagun saioa. Portutik abiatu, J.J. Mendizabal enparantzan geldialdia egin eta Txitxarran amaituko da. Antolatzailea: Berbalagun taldea.
12:30 Karibeko dantza erakusketa, Juan Carlos Canoren “Getxo Salsa” akademiaren eskutik Juan Jose Mendizabal enparantzan eta 13:30ean Gabirel Aresti kalean.

APIRILAK 22, OSTIRALA

18:00 Umeentzako diskoteka ibiltaria MITXEL dinamizatzaile eta DJ PAKOren eskutik Parke Nagusian.
19:00 Kale animazioa DUNBOTS fanfarrearen eskutik.
23:00 O´FUNK´ILLO taldearen kontzertua arrantza portuan.

APIRILAK 23, LARUNBATA

09:00 Aire Zabaleko X. Pintura Lehiaketa.
11:00 San Jorgeko krosa Olatuen Parkean. Santurtziko Atletismo Eskolak antolatuta.
12:00 Umeentzako jolas-parkea oinez-gunean (14:00ak arte).
12:00 Buru-handien kalejira
12:00 Meza Nagusia San Jorge elizan.
12:30 Santurtzi Kantarik herriko kaleetan kantatzera gonbidatzen zaitu. Casa Torre Jauregian hasiko da.
13:00 Suziri-burrunba San Jorge gure patroiaren omenez.
13:00 “Itsas Alde txistulari taldea” txistulari-bandaren kalejira.
13:00 Harri-zulatzaileen erakusketa arrantza portuan.
17:30 Umeentzako jolas-parkea oinez-gunean (20.30ak arte).
18:00 Dantzaldia NECTAR taldearekin Parke Nagusiko kioskoan.
18:30 Dultzaina-joleen kalejira Santurtziko Gaztela eta Leongo etxeko kideen eskutik.
20:30 UNION MUSICAL VIZCAINA musika-bandaren kontzertua San Jorge elizan.
23:00 Berbena DRINDOTS taldearekin arrantza portuan.

APIRILAK 24, IGANDEA

10:00 Zierbenarako IV. Martxa. Mikel Trueba polikiroldegitik irtengo da.
11:00 “Arbel bat Gorkharentzat” Garapenerako lankidetza proiektua arrantza portuan.
12:00 Santurtzi Sarien VII. Edizioa Casa Torre Jauregian. Santurtzi Gastronomika elkarteak antolatuta.
12:00 Dantza taldeen kalejira. Gernika Parkean hasi eta Parke Nagusian amaituko da.
12:30 Umeen dantza-alardea Parke Nagusian. Euria bada, Gernika Parkean egingo da.
12:30 Erraldoien kalejira Santurtziko Mendi Alde konpartsaren eskutik. Casa Torre Jauregian hasiko da.
18:00 Dantzaldia Parke Nagusiko kioskoan AMIGOS DEL SWING taldearen eskutik. Gizarte Ekintza Arloak antolatuta.
18:30 Umeentzako berbena Xaiborren eskutik arrantza portuan.

Animatzen zaituztegu gurekin batera Bizkaiko jaietako egutegiari hasiera ematera, Santurtziko San Jorgekoak lehenengoak dira eta.

Bidalketetan zehar nabigatu

Santurtzik otsailaren 10era arte du zabalik izena emateko epea, inauterietako desfilearen XII. edizioan parte hartzeko
Serantes mendia festaz blai Korniteseko erromerian

Jaso newsletterra

Izan zaitez lehena interesatzen zaizunaren berri jasotzen.

Harpidetu zaitez

Kategoriak

  • Antzerki jaialdia
  • Bestelakoak
  • Ekitaldiak
  • Erakusketak
  • Karmengo Jaiak
  • Programazioa
  • Santurzine
  • Serantes Kultur Aretoa

Azken bidalketak

  • Santurtzik Karmengo jaietako kartela aukeratzeko epea zabaldu du
  • JUANJE AGIRRE: ESKULTURA, MONUMENTUA ETA ARKITEKTURA
  • JUANJE AGIRRE: ESCULTURA, MONUMENTO Y ARQUITECTURA
  • Santurtzik itsas-prozesiora ontzian joateko zozketan izena emateko epea bihar zabaldu du
  • Karmengo jaiek badute kartel irabazlea eta protagonista Mentxu da

Artxiboak

Bidalketetan zehar nabigatu

Santurtzik otsailaren 10era arte du zabalik izena emateko epea, inauterietako desfilearen XII. edizioan parte hartzeko
Serantes mendia festaz blai Korniteseko erromerian

SERANTES KULTUR ARETOA
Bulegoak: Edificio Casa Torre – c/ Sabino Arana, 5. 48980 Santurtzi.
94 420 58 50 | serantes@serantes.com

Iritzi eta iradokizunak

¡Siguenos en redes!

Jarraitu!

Jaso newsletterra

  • Pribatutasun Politika
  • Datuen babesa
  • Cookieen politika
  • Web Mapa