2020 Serantes Kultur Aretoa, Santurtzi

  • Jaso newsletterra
  • Kontaktua
  • CAS
  • EU
Skip to content
  • Sarreren Salmenta
  • CAS
  • EU
Serantes Kultur Aretoa
  • Sarreren salmenta
  • SKAko bazkidea egin
  • On-line izapideak
  • Agenda
    • Ekitaldi mota
      DenakAntzerkiaBestelako ekitaldiakDantza / ZirkoaErakusketakJaiakMusikaZine KlubZinema
      Hurrengo ekitaldiak
      ZinemaRITOS OCULTOS
      Mai 1, 2025 - Mai 15, 2025
      ZinemaTIERRAS PERDIDAS
      Mai 9, 2025 - Mai 15, 2025
      ZinemaBIENVENIDO A LA MONTAÑA
      Mai 9, 2025 - Mai 15, 2025
  • Guneak eta Zerbitzuak
    • Serantes Kultur AretoaSerantes Kultur Aretoa
      Casa Torre JauregiaCasa Torre Jauregia
      Sala KresalaKresala Aretoa
      Arte plastikoetako taillerra
  • Zine klub 2024-2025
  • Antzerki jaialdia
  • Jaiak eta Ekitaldiak
    • Karmengo Jaiak
    • San Jorge Jaiak
    • Kornites
    • Sardinera eguna
    • Gabonak
    • Inauteriak
    • Abesbatzen batzariak
  • Argitalpenak
  • Albisteak
  • irudi galeria
  • Agenda
    • Ekitaldi mota
      DenakAntzerkiaBestelako ekitaldiakDantza / ZirkoaErakusketakJaiakMusikaZine KlubZinema
      Hurrengo ekitaldiak
      ZinemaRITOS OCULTOS
      Mai 1, 2025 - Mai 15, 2025
      ZinemaTIERRAS PERDIDAS
      Mai 9, 2025 - Mai 15, 2025
      ZinemaBIENVENIDO A LA MONTAÑA
      Mai 9, 2025 - Mai 15, 2025
  • Guneak eta Zerbitzuak
    • Serantes Kultur AretoaSerantes Kultur Aretoa
      Casa Torre JauregiaCasa Torre Jauregia
      Sala KresalaKresala Aretoa
      Arte plastikoetako taillerra
  • Zine klub 2024-2025
  • Antzerki jaialdia
  • Jaiak eta Ekitaldiak
    • Karmengo Jaiak
    • San Jorge Jaiak
    • Kornites
    • Sardinera eguna
    • Gabonak
    • Inauteriak
    • Abesbatzen batzariak
  • Argitalpenak
  • Albisteak
  • irudi galeria
  • JASO NEWSLETTERRA
  • Kontaktua
  • SKAko bazkidea egin
  • On-line izapideak

Hasiera > Albisteak > Conchi Arteroren pintura erakusketa, Santurtzin

Conchi Arteroren pintura erakusketa, Santurtzin

Erakusketak 27.04.2021

Erakusketak

Conchi Arteroren pintura erakusketa, Santurtzin

Ostiralean, hilak 23, 19:30ean Santurtziko Casa Torre Jauregiko Erakusketa Gelan Conchi Arteroren pintura-erakusketa inauguratuko da. Maiatzaren 20ra arte egongo da ikusgai, astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara.

Bilbon jaio zen eta Deustuko unibertsitatean Politika Zientziak ikasi zituen arren, txiki-txikitatik izan du pinturarekiko zaletasun ikaragarria.

Akuarelista gisa aitortza handia jaso du Frantzian.

Euskal Kostaldeko eta Kantabria aldeko itsas-paisaiak islatzen ditu gehienbat, portu horiexetan ditu-eta ainguratuta lana eta etxea.

Inguruko parajeei eta bereziki zeruei begiratzeak sortzen dizkion sentipenetatik abiatuta margotzen du. Denetiko zeruak ikusten ditugu bere paisaietan, denak desberdinak, ez daude bi zeru berdin, bizitzan ere une bat bakarra da, ez da berriro berdin errepikatuko.

“Hodeien ehiztaria” deitu izan diote inoiz, zeruaren argia ezin ederrago islatzen bikaina da eta. Hamaika forma eta koloredun hodei margotzen ditu, kromatismo-sorta handikoak, zein baino zein ederragoa, ikuslea nolabait inguratzen dutenak lasaitasuna eta harmonia helaraziz. Alberto Pizarro arte-kritiko ezagunak “antsiolitiko plastiko” gisa deskribatzen du Conchi Arteroren obra. Hainbat erakusketan hartu du parte, besteak beste, bere zeruak Pariseko Salon d’Automne arte-ekitaldiaren edizio guztietan egon dira 2015. urtetik.

2014an Féderation Nationale de la Culture Françaisek “Toile d’or” saria eman zion Frantziako hiriburuko Grand Palaisen egin zen “Art Capital” lehiaketa ospetsuaren barruan. Jean Renék “hodeietako emakumea” hitzak erabili zituen definitu zuenean.

Sociétê d’artistes Françaisesekin batera ere hirutan egin du lan Pariseko Grand Palaisen egindako “Art Capital” ekimenean, 2015, 2017 eta 2019eko erakusketetan hain zuzen.

2018an itzal handiko kidez osatutako, besteak beste Antonio López, epaimahai batek Pintura eta Eskulturako Sofia Erregina sarien 53. edizioan parte hartzeko hautatu zuen.

2018, 2019 eta 2020an Madrilen AEPEk antolatzen duen Udazkeneko Aretoan erakutsi ditu bere lanak, eta azken edizio honetan “Baluarte Aretoa” saria eman zioten.

Conchita Arterok ondo hasi du 2021. urtea, Bresten egingo den Itsasoaren Aretoan parte hartzeko hautatu dute eta, Itsas Margolari Ofizialen taldearekin batera aritzeko. Izan ere, emakume gutxik izan dute arte-ekitaldi ospetsu honetan erakusketa egiteko aukera.

Conchita Arterok zeruaren, bere argiaren eta itsasoan islatzen dituen jolas kromatiko delikatuen behatzailetzat du bere burua: “Espazio mugagabe horrek nolabait xurgatu egiten nau, etengabe ari naiz eszenatoki berberak giro desberdinetan eskaintzen duen kromatismo-sorta zabala harrapatzeko ahaleginean” diosku. Eta honako hau ere bai: “naturak errespetu handia eta miresmen itzela sortzen dit, eta aldi beren bakea ere ematen dit, ezin hobeto sentiaraziz. Sentsazio hori koadroetara eraman eta gainerakoekin partekatzea da nire asmoa”. “Azkenean, pintura nire sentipenak adierazteko modua dela uste dut”. “Ciel d’océan” erakusketaren bidez Conchita Arterok mihisean pintura akrilikoz egin dituen azken lanak jarriko ditu erakusgai.

Bidalketetan zehar nabigatu

Susan Barten Eskulturen erakusketa inauguratuko da
Santurzine Jaialdia bederatzigarren ediziorako film laburren bila dabil

Jaso newsletterra

Izan zaitez lehena interesatzen zaizunaren berri jasotzen.

Harpidetu zaitez

Kategoriak

  • Antzerki jaialdia
  • Bestelakoak
  • Ekitaldiak
  • Erakusketak
  • Karmengo Jaiak
  • Programazioa
  • Santurzine
  • Serantes Kultur Aretoa

Azken bidalketak

  • Santurtzik Karmengo jaietako kartela aukeratzeko epea zabaldu du
  • JUANJE AGIRRE: ESKULTURA, MONUMENTUA ETA ARKITEKTURA
  • JUANJE AGIRRE: ESCULTURA, MONUMENTO Y ARQUITECTURA
  • Santurtzik itsas-prozesiora ontzian joateko zozketan izena emateko epea bihar zabaldu du
  • Karmengo jaiek badute kartel irabazlea eta protagonista Mentxu da

Artxiboak

Bidalketetan zehar nabigatu

Susan Barten Eskulturen erakusketa inauguratuko da
Santurzine Jaialdia bederatzigarren ediziorako film laburren bila dabil

SERANTES KULTUR ARETOA
Bulegoak: Edificio Casa Torre – c/ Sabino Arana, 5. 48980 Santurtzi.
94 420 58 50 | serantes@serantes.com

Iritzi eta iradokizunak

¡Siguenos en redes!

Jarraitu!

Jaso newsletterra

  • Pribatutasun Politika
  • Datuen babesa
  • Cookieen politika
  • Web Mapa