2020 Serantes Kultur Aretoa, Santurtzi

  • Jaso newsletterra
  • Kontaktua
  • CAS
  • EU
Skip to content
  • Sarreren Salmenta
  • CAS
  • EU
Serantes Kultur Aretoa
  • Sarreren salmenta
  • SKAko bazkidea egin
  • On-line izapideak
  • Agenda
    • Ekitaldi mota
      DenakAntzerkiaBestelako ekitaldiakDantza / ZirkoaErakusketakJaiakMusikaZine KlubZinema
      Hurrengo ekitaldiak
      ZinemaRITOS OCULTOS
      Mai 1, 2025 - Mai 15, 2025
      ZinemaTIERRAS PERDIDAS
      Mai 9, 2025 - Mai 15, 2025
      ZinemaBIENVENIDO A LA MONTAÑA
      Mai 9, 2025 - Mai 15, 2025
  • Guneak eta Zerbitzuak
    • Serantes Kultur AretoaSerantes Kultur Aretoa
      Casa Torre JauregiaCasa Torre Jauregia
      Sala KresalaKresala Aretoa
      Arte plastikoetako taillerra
  • Zine klub 2024-2025
  • Antzerki jaialdia
  • Jaiak eta Ekitaldiak
    • Karmengo Jaiak
    • San Jorge Jaiak
    • Kornites
    • Sardinera eguna
    • Gabonak
    • Inauteriak
    • Abesbatzen batzariak
  • Argitalpenak
  • Albisteak
  • irudi galeria
  • Agenda
    • Ekitaldi mota
      DenakAntzerkiaBestelako ekitaldiakDantza / ZirkoaErakusketakJaiakMusikaZine KlubZinema
      Hurrengo ekitaldiak
      ZinemaRITOS OCULTOS
      Mai 1, 2025 - Mai 15, 2025
      ZinemaTIERRAS PERDIDAS
      Mai 9, 2025 - Mai 15, 2025
      ZinemaBIENVENIDO A LA MONTAÑA
      Mai 9, 2025 - Mai 15, 2025
  • Guneak eta Zerbitzuak
    • Serantes Kultur AretoaSerantes Kultur Aretoa
      Casa Torre JauregiaCasa Torre Jauregia
      Sala KresalaKresala Aretoa
      Arte plastikoetako taillerra
  • Zine klub 2024-2025
  • Antzerki jaialdia
  • Jaiak eta Ekitaldiak
    • Karmengo Jaiak
    • San Jorge Jaiak
    • Kornites
    • Sardinera eguna
    • Gabonak
    • Inauteriak
    • Abesbatzen batzariak
  • Argitalpenak
  • Albisteak
  • irudi galeria
  • JASO NEWSLETTERRA
  • Kontaktua
  • SKAko bazkidea egin
  • On-line izapideak

Hasiera > Albisteak > Santurtziko Antzerki Jaialdia – 40 urte eta beti gazte

Santurtziko Antzerki Jaialdia – 40 urte eta beti gazte

Erakusketak 02.10.2019

Antzerki jaialdia

Santurtziko Antzerki Jaialdia – 40 urte eta beti gazte

Santurtziko Antzerki Jaialdiak aurten 40 urte beteko ditu eta inoiz baino gazteago egongo da. Jaialdia, zeinak egiaztatutako kalitatezko antzerki-egitaraua baitu, urriaren 31n hasi eta abenduaren 1ean bukatuko da. 17 areto-ikuskizun bikain antzeztuko dira Serantes Kultur Aretoan eta 4 kale-ikuskizun izango dira oinez bidean eta Gernika parkean.

Duela berrogei urte bezala, Santurtziko antzokia gaztez betetzeko asmoa dugu aste betez, lehenengo “Antzerkiaren Aste” hura gogora ekarri nahian. Izan ere, Santurtzi eta inguruko gazte ugari etorri ziren askatasun usaina zuten kulturaren inguruko antzezpenetara. Orduan bezala, oraingo honetan ere neurrizko prezioan eskainiko dira ikuskizunak.

Helburu hori lortzearren, gazteek egindako aparteko 5 ikuskizun dituen koktela prestatu dugu, Serantes Kultur Aretoan igandetik asteazkenera ikusi ahal izateko: “Un poyo rojo”, zeinean gorputz batzuek adierazteko duten gaitasun harrigarriak hunkitzen baikaitu, “Yoy only life once”, zirku-diziplinen bidez orekaren edertasuna erakusten digun antzezlana, “¿Qué fue de Ana García?”, musika eta ahotsak lagun indarkeria matxistaren kontrako eta ezberdina errespetatzearen aldekoa, “Playoff”, emakumeari eta emakumea eta kirolari buruzko lana, eta, bukaera gisa, Gernika parkean gaueko 10etan izango den “Bidaia”, Europara heldu nahi duen migratzaile baten bidaia kontatzen duen jai-ikuskizuna.

Jaialdia “Cabaré a la Gaditana” antzezlanarekin hasiko da, zeinean ikus-entzuleak agertokira igoko baitira. Kabareta, musika, antzerkia eta performacea nahasten dituen horrek Cadizeko inaute ospetsu eta lotsagabera eramango gaitu.

Horretaz gain, “24 horas en la vida de una Mujer” antzezlana izango dugu, Stefan Zweigen eleberrian oinarritutako musikala, eta “El cavernícola”, gizon eta emakumeen arteko desberdintasunei buruzko bakarrizketa, zeina Santurtzira helduko baitzaigu Broadwayn arrakasta handia lortutakoan eta Madrilen 9 denboraldiz ibilitakoan.

Jaialdira hainbatetan etorri den Chapitó Portugaleko taldeak, berriz, “Hamlet” antzezlana aurkeztuko digu beren estilo komiko eta mingarrian.

Jaialdian formatu handiko antzezlanak ere izango dira, besteak beste, “Tito Andrónico”, Meridako jaialdian estreinatu ondoren publikoaren eta kritikarien artean arrakasta handia lortu zuena, eta “Muerte en el Nilo”, abestiak, eszena-koreografia eta proiekzioak dituen Ágatha Christieren eleberri ospetsuaren egokitzapena.

Felliniren “La Strada” lanaren egokitzapena ere izango dugu, askeago izateko eta aldatzeko ditugun zailtasunei buruzkoa, eta “La Jauría” antzezlana, Aldrabasaren epaiketako transkribapenetatik abiatzen dena.

Era berean, “Viejo Amigo Cicerón”, zintzotasun morala adierazten duen Erromako politikari ospetsuari buruzkoa, edo “El coronel no tiene quien le escriba” izango ditugu, mundua zein bidegabe den eta aldi berean gizakiak nolako handitasuna lor dezakeen kontatzen duena, bai eta “Copenhague” ere, bi zientzia-gizonek zientziaren erabilerari buruz dituzten ikuspuntuak azaltzen diguna.

Euskarak ere lekua izango du Mikel Laskurain eta Ane Gabarain antzezle maiteen “Zoaz Pake Santuan” umorezko antzezlan eta Gorakada taldearen umeentzako “Pinocchio” antzezlanaren bidez.

Jaialdian izen handiko antzezleek hartuko dute parte, besteak beste, Silvia Marsó, José María Pau, Emilio Gutiérrez Caba, Carlos Hipólito, Imanol Arias, Nacho Novo… Eta oso zuzendari ospetsuak ere izango ditugu, hala nola, Carlos Saura, Mario Gas, Claudio Tolcachir , Miguel del Arco…

Aurretik aipatutako areto-ikuskizunez gain, lau kale-antzerki izango dira Jaialdian publiko ororentzat: “Full House”, auzokideen arteko elkarbizitzari buruzko umorezko fabula, “The Incredible Box”, hondamendirako bidean doazen hiru pertsonaia aurkezten dizkiguna, eta “Piti Peta Hofenshow”, zorakeria handia duen inprobisazio-antzezlana. Horietaz gain, gazteei zuzendutako “Bidaia” ikuskizuna (lehenago aipatu duguna).

Ikuskizun hauetako sarrerak neurrizko prezioan daude, 4-20 euro bitartekoak. Gainera, jaialdiak ikusle gehiago izan ditzan, abonua jarriko da salgai areto barruan egingo diren lan guztietarako (haurrentzako eta euskarazko lanetarako izan ezik). Abonua 125 eurotan salduko da.

El Festival día a día:

  • • 10-31, 20:30 “CABARÉ A LA GADITANA”. 12 €
  • • 11-01, 20:30 “24 HORAS EN LA VIDA DE UNA MUJER”. 15 €
  • • 11-02, 19:30 KALE ANTZERKIA: “FULL HOUSE” -Oinez bidean (Euria bada, Gernika parkean izango da)
  • • 11-03, 19:30 GAZTE ANTZERKIA: “UN POYO ROJO” Argentina. 12 €
  • • 11-04, 20:00 GAZTE ANTZERKIA: “YOLO YOU ONLY LIFE ONCE”. 10 €
  • • 11-05, 20:00 GAZTE ANTZERKIA: “¿QUÉ FUE DE ANA GARCÍA?”. (Cía Joven Pabellón 6). 10 €
  • • 11-06, 20:00 GAZTE ANTZERKIA: “PLAYOFF”. La Joven Compañía –Madrid- 10 €
  • • 11-08, 20:30 “HAMLET”. Cía. Chapitó (Portugal). 15 €
  • • 11-09, 22:00 “BIDAIA” (Hortzmuga). Gernika Parkea
  • • 11-09, 20:30 “EL CAVERNÍCOLA”. 15 €
  • • 11-14, 20:30 EUSKARAZ: “ZOAZ PAKE SANTUAN”. 10 €
  • • 11-15, 20:30 “MUERTE EN EL NILO”. 18 €
  • • 11-16, 19:30 KALE ANTZERKIA: “THE INCREDIBLE BOX” -Oinez bidean (Euria bada, Gernika parkean)
  • • 11-16, 20:30 “TITO ANDRÓNICO”. 18 € (Meridako Jaialdia)
  • • 11-17, 19:30 “VIEJO AMIGO CICERÓN”. 20 €
  • • 11-22, 20:30 “JAURÍA”. 18 €
  • • 11-23, 19:30 “PITI PETA HOFENSHOW” –Oinez bidean (Euria bada, Gernika parkean)
  • • 11-23, 20:30 “EL CORONEL NO TIENE QUIEN LE ESCRIBA”. 20€
  • • 11-29, 20:30 “COPENHAGUE”. 20 €
  • • 11-30, 20:30 “LA STRADA”. 15 €
  • • 11-01, 12:30 HAUR ETA FAMILIA ANTZERKIA “PINOCCHIO”. 4 €

Antzerki Jaialdiaren barruan, SAREA Euskadiko Antzoki Sareko zuzendariek eta programatzaileek azaroaren 14an Batzar Nagusia izango dute.

Bidalketetan zehar nabigatu

Exposición Grupo de Danzas Zugaitza
Santurtziko Zine Klubaren abialdirako Eskorbutori buruzko dokumental bat

Jaso newsletterra

Izan zaitez lehena interesatzen zaizunaren berri jasotzen.

Harpidetu zaitez

Kategoriak

  • Antzerki jaialdia
  • Bestelakoak
  • Ekitaldiak
  • Erakusketak
  • Karmengo Jaiak
  • Programazioa
  • Santurzine
  • Serantes Kultur Aretoa

Azken bidalketak

  • Santurtzik Karmengo jaietako kartela aukeratzeko epea zabaldu du
  • JUANJE AGIRRE: ESKULTURA, MONUMENTUA ETA ARKITEKTURA
  • JUANJE AGIRRE: ESCULTURA, MONUMENTO Y ARQUITECTURA
  • Santurtzik itsas-prozesiora ontzian joateko zozketan izena emateko epea bihar zabaldu du
  • Karmengo jaiek badute kartel irabazlea eta protagonista Mentxu da

Artxiboak

Bidalketetan zehar nabigatu

Exposición Grupo de Danzas Zugaitza
Santurtziko Zine Klubaren abialdirako Eskorbutori buruzko dokumental bat

SERANTES KULTUR ARETOA
Bulegoak: Edificio Casa Torre – c/ Sabino Arana, 5. 48980 Santurtzi.
94 420 58 50 | serantes@serantes.com

Iritzi eta iradokizunak

¡Siguenos en redes!

Jarraitu!

Jaso newsletterra

  • Pribatutasun Politika
  • Datuen babesa
  • Cookieen politika
  • Web Mapa