2020 Serantes Kultur Aretoa, Santurtzi

  • Jaso newsletterra
  • Kontaktua
  • CAS
  • EU
Skip to content
  • Sarreren Salmenta
  • CAS
  • EU
Serantes Kultur Aretoa
  • Sarreren salmenta
  • SKAko bazkidea egin
  • On-line izapideak
  • Agenda
    • Ekitaldi mota
      DenakAntzerkiaBestelako ekitaldiakDantza / ZirkoaErakusketakJaiakMusikaZine KlubZinema
      Hurrengo ekitaldiak
      ZinemaTIERRAS PERDIDAS
      Mai 9, 2025 - Mai 15, 2025
      ZinemaBIENVENIDO A LA MONTAÑA
      Mai 9, 2025 - Mai 15, 2025
      Dantza / ZirkoaAMORES
      Mai 9, 2025
  • Guneak eta Zerbitzuak
    • Serantes Kultur AretoaSerantes Kultur Aretoa
      Casa Torre JauregiaCasa Torre Jauregia
      Sala KresalaKresala Aretoa
      Arte plastikoetako taillerra
  • Zine klub 2024-2025
  • Antzerki jaialdia
  • Jaiak eta Ekitaldiak
    • Karmengo Jaiak
    • San Jorge Jaiak
    • Kornites
    • Sardinera eguna
    • Gabonak
    • Inauteriak
    • Abesbatzen batzariak
  • Argitalpenak
  • Albisteak
  • irudi galeria
  • Agenda
    • Ekitaldi mota
      DenakAntzerkiaBestelako ekitaldiakDantza / ZirkoaErakusketakJaiakMusikaZine KlubZinema
      Hurrengo ekitaldiak
      ZinemaTIERRAS PERDIDAS
      Mai 9, 2025 - Mai 15, 2025
      ZinemaBIENVENIDO A LA MONTAÑA
      Mai 9, 2025 - Mai 15, 2025
      Dantza / ZirkoaAMORES
      Mai 9, 2025
  • Guneak eta Zerbitzuak
    • Serantes Kultur AretoaSerantes Kultur Aretoa
      Casa Torre JauregiaCasa Torre Jauregia
      Sala KresalaKresala Aretoa
      Arte plastikoetako taillerra
  • Zine klub 2024-2025
  • Antzerki jaialdia
  • Jaiak eta Ekitaldiak
    • Karmengo Jaiak
    • San Jorge Jaiak
    • Kornites
    • Sardinera eguna
    • Gabonak
    • Inauteriak
    • Abesbatzen batzariak
  • Argitalpenak
  • Albisteak
  • irudi galeria
  • JASO NEWSLETTERRA
  • Kontaktua
  • SKAko bazkidea egin
  • On-line izapideak

Hasiera > Albisteak > Santurzine 2017

Santurzine 2017

Erakusketak 15.05.2017

Santurzine

Santurzine 2017

Santurtziko film laburren jaialdiaren V. edizioak atal eta ikuspegi berriak dakartza

SERAGABEk SANTURZINE Santurtziko film laburren jaialdiaren V. ediziora deitu du. Aurten irailaren 15etik urriaren 7ra egingo da eta azken egunean jaialdia ixteko gala handian sariak banatuko dira. Lau aste horietan hainbat proiekzio egingo dira taberna, zine-areto zein herriko egoitza berezietan, eta horiez gain, erakusketak eta ekitaldi osagarri ugari ere izango ditugu. Jaialdi honen helburua bikoitza da. Batetik, Santurtziren dinamizazio sozial eta kulturala egitea, eta bestetik, sortzaileek ikusentzuneko obrak sortzea inguru honetan.

• Jaialdiak aurten atal berria izango du: Ibiltariak. Amnistia Internacional erakundearekin lankidetzan egingo da, eta urtero Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren artikulu jakin bat jorratuko duten ekoizpenak lehiatuko dira. Aurten arrazak, sexuak, koloreak, erlijioak eta abarrek eragindako bazterketaren aurka azaltzen diren ekoizpenak izango ditugu ikusgai.

• Santurtzinen film labur zein luzeak lehiatu daitezke, nazionalak zein nazioartekoak, fikziozkoak zein dokumentalak, guztiak lau atal ofizialetan banatuak:

– Santurtzi atala. Arrakastatsuena da eta bertan parte hartuz 1.000 € arteko sariak irabaz daitezke. Gutxienez film laburraren plano bat herrian errodatu beharko da nahitaez.

– Santurtzine XS hezkuntza-programa. Eskoletan egiten da eta bertan ikasleek film laburrak egiten dituzte, norberak kudeatuak eta elkarlanean. Ibiltariak ataleko gai bera jorratuko da. Horrela bada, herriko hiru ikastetxetako lehen hezkuntzako 100 bat ikaslek bazterketari buruzko duten ikuspuntua emango digute. Proiektua iazko ikasturtean horren arrakastatsu gertatu zen, ezen aurten berriro ere egingo den, oraingo honetan Amnistia Internacional erakundearekin batera, arestian adierazi bezala. Sortzen diren film laburrek aukera emango digute giza eskubideekin lotutako arazo sozialak umeen ikuspuntutik ikusteko.

– Santurzine V. edizioak euskal zinearen aldeko apustua berretsi du Euskal Pantailak atalaren bidez. Bi urtez ziklo gisa eskaini da, Hego Euskal Herrian ekoiztutako film luze handi eta txikiak zabaltzeko helburuz. Oinarriak zabalik daude inguru honetako zinegileek euren lanak bidal ditzaten.

SERAGABE erakundea kultura sortu eta zabaltzeko jaio zen. Berez kultura jarduera eta ekitaldiak Santurtzin eta ezkerraldean hedatzeko ekimen pribatua da (ikus-entzunezko zein antzerkikoak), baina horrez gain, jaialdi hau antolatzen duen elkarte berria da. Hau guztiau ez ezik, laster antzerki laburreko saioak eta ekoizpenari laguntzeko gidoi-lehiaketa ere antolatzeko asmoa du.

Informazio gehiago:
• santurzine.es
• facebook.com/santurzine
• Harremanetarako: 697 730 956 (Iñigo Cobo, Jaialdiaren zuzendaria) / santurzine@gmail.com

Bidalketetan zehar nabigatu

Intolerancia ¡no, gracias!
Kontzertu-agenda bikaina Santurtziko Karmengo jaietarako

Jaso newsletterra

Izan zaitez lehena interesatzen zaizunaren berri jasotzen.

Harpidetu zaitez

Kategoriak

  • Antzerki jaialdia
  • Bestelakoak
  • Ekitaldiak
  • Erakusketak
  • Karmengo Jaiak
  • Programazioa
  • Santurzine
  • Serantes Kultur Aretoa

Azken bidalketak

  • Santurtzik Karmengo jaietako kartela aukeratzeko epea zabaldu du
  • JUANJE AGIRRE: ESKULTURA, MONUMENTUA ETA ARKITEKTURA
  • JUANJE AGIRRE: ESCULTURA, MONUMENTO Y ARQUITECTURA
  • Santurtzik itsas-prozesiora ontzian joateko zozketan izena emateko epea bihar zabaldu du
  • Karmengo jaiek badute kartel irabazlea eta protagonista Mentxu da

Artxiboak

Bidalketetan zehar nabigatu

Intolerancia ¡no, gracias!
Kontzertu-agenda bikaina Santurtziko Karmengo jaietarako

SERANTES KULTUR ARETOA
Bulegoak: Edificio Casa Torre – c/ Sabino Arana, 5. 48980 Santurtzi.
94 420 58 50 | serantes@serantes.com

Iritzi eta iradokizunak

¡Siguenos en redes!

Jarraitu!

Jaso newsletterra

  • Pribatutasun Politika
  • Datuen babesa
  • Cookieen politika
  • Web Mapa