2020 Serantes Kultur Aretoa, Santurtzi

  • Jaso newsletterra
  • Kontaktua
  • CAS
  • EU
Skip to content
  • Sarreren Salmenta
  • CAS
  • EU
Serantes Kultur Aretoa
  • Sarreren salmenta
  • SKAko bazkidea egin
  • On-line izapideak
  • Agenda
    • Ekitaldi mota
      DenakAntzerkiaBestelako ekitaldiakDantza / ZirkoaErakusketakJaiakMusikaZine KlubZinema
      Hurrengo ekitaldiak
      ZinemaTIERRAS PERDIDAS
      Mai 9, 2025 - Mai 15, 2025
      ZinemaBIENVENIDO A LA MONTAÑA
      Mai 9, 2025 - Mai 15, 2025
      Dantza / ZirkoaAMORES
      Mai 9, 2025
  • Guneak eta Zerbitzuak
    • Serantes Kultur AretoaSerantes Kultur Aretoa
      Casa Torre JauregiaCasa Torre Jauregia
      Sala KresalaKresala Aretoa
      Arte plastikoetako taillerra
  • Zine klub 2024-2025
  • Antzerki jaialdia
  • Jaiak eta Ekitaldiak
    • Karmengo Jaiak
    • San Jorge Jaiak
    • Kornites
    • Sardinera eguna
    • Gabonak
    • Inauteriak
    • Abesbatzen batzariak
  • Argitalpenak
  • Albisteak
  • irudi galeria
  • Agenda
    • Ekitaldi mota
      DenakAntzerkiaBestelako ekitaldiakDantza / ZirkoaErakusketakJaiakMusikaZine KlubZinema
      Hurrengo ekitaldiak
      ZinemaTIERRAS PERDIDAS
      Mai 9, 2025 - Mai 15, 2025
      ZinemaBIENVENIDO A LA MONTAÑA
      Mai 9, 2025 - Mai 15, 2025
      Dantza / ZirkoaAMORES
      Mai 9, 2025
  • Guneak eta Zerbitzuak
    • Serantes Kultur AretoaSerantes Kultur Aretoa
      Casa Torre JauregiaCasa Torre Jauregia
      Sala KresalaKresala Aretoa
      Arte plastikoetako taillerra
  • Zine klub 2024-2025
  • Antzerki jaialdia
  • Jaiak eta Ekitaldiak
    • Karmengo Jaiak
    • San Jorge Jaiak
    • Kornites
    • Sardinera eguna
    • Gabonak
    • Inauteriak
    • Abesbatzen batzariak
  • Argitalpenak
  • Albisteak
  • irudi galeria
  • JASO NEWSLETTERRA
  • Kontaktua
  • SKAko bazkidea egin
  • On-line izapideak

Hasiera > Albisteak > Santurtzik herritarren parte hartzea sustatu nahi du urteroko itsas prozesioan

Santurtzik herritarren parte hartzea sustatu nahi du urteroko itsas prozesioan

Erakusketak 06.06.2012

Ekitaldiak

Santurtzik herritarren parte hartzea sustatu nahi du urteroko itsas prozesioan

Herritarrek Itsas Prozesioan parte hartze handiagoa izatea nahi dugu. Horretarako, azken urteotan Udalak kontratatutako ontzietan joateko txartelak zozketatzeaz gain, erraztu egiten ditugu ontzi pribatuek Prozesioaren itsas segizioan parte hartzeko egin behar dituzten izapideak.

Ontzietan joateko zozketan parte hartzeko Casa Torre Jauregiko atarian dauden papeletak bete behar dira, herritar bakoitzeko bat, eta bertan dagoen kutxa batean sartu. Ekainaren 30era arte dago epea zabalik, 9:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara.

Santurtziar guztiek ontzietan inoiz joateko aukera izan dezaten, zozketatik kanpo geratuko dira iaz txartela jaso zuten guztiak.

Zozketa uztailaren 2an egingo da eguerdiko 12:00etan Casa Torre Jauregiko Higarillo Aretoan, eta uztailaren 5ean sarituen izenak emango dira jakitera Serantes Kultur Aretoaren webgunearen (www.serantes.com) iragarki taulan zein Casa Torre Jauregiko atezaintzan zerrenda argitaratuz.

Bestetik, Karmengo Itsas Prozesioaren segizio ofizialean parte hartu nahi duten ontzien jabeek Serantes Kultur Aretoan eman behar dute izena, Casa Torre Jauregian (Sabino Arana k., 5) 2012ko ekainaren 14a baino lehen. Horretarako, eskaera orria bete ez ezik, erantzukizun zibileko asegurua eta nabigatzeko ziurtagiria ere aurkeztu behar dituzte.

www.serantes.com webgunearen bidez ere eman daiteke izena (online izapideak) edo presidencia@serantes.com helbide elektronikora mezua bidaliz, bai eskaera orria eskuratu eta betetzeko, bai izena emateko ezinbestekoak diren agiriak helarazteko.

Santurtziko Karmengo Amaren Prozesioa jaietako ekintzarik kutunenetakoa da santurtziarrontzat. Izan ere, ehun urtetik gora dira urtero uztailaren hamaseian Karmengo Ama ontziratu eta itsas zabalera eramaten dela hildako arrantzaleen omenez lore eskaintza egiteko.

Horrez gain, gogorarazi nahi dizuegu atzo bukatu zela jaietako kartelak aurkezteko epea, eta lan guztiak ekainaren 7tik 14ra facebook eta tuentin erakusgai egongo direla herritarrek gogokoen dutenaren alde bozka dezaten. Serantes Kultur Aretoaren webgunearen bidez ere (www.serantes.com) sar daiteke aipatutako bi sare sozial horietara.

Hala ere, argi utzi nahi dugu bozketa honen emaitza berez erabakigarria izango ez den arren, epaimahaikideek aintzat hartuko dutela herritarrek agertutako iritzia Karmengo Jaietako kartela aukeratzen dutenean.

Informazio handiagoa jaso nahi baduzue, Serantes Kultur Aretoaren telefono zenbakira dei dezakezue (94.420.58.50) 9:00etatik 14:00etara.

Bidalketetan zehar nabigatu

Santurtziko 2012ko karmengo jaietako kontzertuak
Epaimahaiak eta internautek bat egin dute santurtziko jaietako kartelaren aukeraketan

Jaso newsletterra

Izan zaitez lehena interesatzen zaizunaren berri jasotzen.

Harpidetu zaitez

Kategoriak

  • Antzerki jaialdia
  • Bestelakoak
  • Ekitaldiak
  • Erakusketak
  • Karmengo Jaiak
  • Programazioa
  • Santurzine
  • Serantes Kultur Aretoa

Azken bidalketak

  • Santurtzik Karmengo jaietako kartela aukeratzeko epea zabaldu du
  • JUANJE AGIRRE: ESKULTURA, MONUMENTUA ETA ARKITEKTURA
  • JUANJE AGIRRE: ESCULTURA, MONUMENTO Y ARQUITECTURA
  • Santurtzik itsas-prozesiora ontzian joateko zozketan izena emateko epea bihar zabaldu du
  • Karmengo jaiek badute kartel irabazlea eta protagonista Mentxu da

Artxiboak

Bidalketetan zehar nabigatu

Santurtziko 2012ko karmengo jaietako kontzertuak
Epaimahaiak eta internautek bat egin dute santurtziko jaietako kartelaren aukeraketan

SERANTES KULTUR ARETOA
Bulegoak: Edificio Casa Torre – c/ Sabino Arana, 5. 48980 Santurtzi.
94 420 58 50 | serantes@serantes.com

Iritzi eta iradokizunak

¡Siguenos en redes!

Jarraitu!

Jaso newsletterra

  • Pribatutasun Politika
  • Datuen babesa
  • Cookieen politika
  • Web Mapa