2020 Serantes Kultur Aretoa, Santurtzi

  • Jaso newsletterra
  • Kontaktua
  • CAS
  • EU
Skip to content
  • Sarreren Salmenta
  • CAS
  • EU
Serantes Kultur Aretoa
  • Sarreren salmenta
  • SKAko bazkidea egin
  • On-line izapideak
  • Agenda
    • Ekitaldi mota
      DenakAntzerkiaBestelako ekitaldiakDantza / ZirkoaErakusketakJaiakMusikaZine KlubZinema
      Hurrengo ekitaldiak
      ZinemaTIERRAS PERDIDAS
      Mai 9, 2025 - Mai 15, 2025
      ZinemaBIENVENIDO A LA MONTAÑA
      Mai 9, 2025 - Mai 15, 2025
      Dantza / ZirkoaAMORES
      Mai 9, 2025
  • Guneak eta Zerbitzuak
    • Serantes Kultur AretoaSerantes Kultur Aretoa
      Casa Torre JauregiaCasa Torre Jauregia
      Sala KresalaKresala Aretoa
      Arte plastikoetako taillerra
  • Zine klub 2024-2025
  • Antzerki jaialdia
  • Jaiak eta Ekitaldiak
    • Karmengo Jaiak
    • San Jorge Jaiak
    • Kornites
    • Sardinera eguna
    • Gabonak
    • Inauteriak
    • Abesbatzen batzariak
  • Argitalpenak
  • Albisteak
  • irudi galeria
  • Agenda
    • Ekitaldi mota
      DenakAntzerkiaBestelako ekitaldiakDantza / ZirkoaErakusketakJaiakMusikaZine KlubZinema
      Hurrengo ekitaldiak
      ZinemaTIERRAS PERDIDAS
      Mai 9, 2025 - Mai 15, 2025
      ZinemaBIENVENIDO A LA MONTAÑA
      Mai 9, 2025 - Mai 15, 2025
      Dantza / ZirkoaAMORES
      Mai 9, 2025
  • Guneak eta Zerbitzuak
    • Serantes Kultur AretoaSerantes Kultur Aretoa
      Casa Torre JauregiaCasa Torre Jauregia
      Sala KresalaKresala Aretoa
      Arte plastikoetako taillerra
  • Zine klub 2024-2025
  • Antzerki jaialdia
  • Jaiak eta Ekitaldiak
    • Karmengo Jaiak
    • San Jorge Jaiak
    • Kornites
    • Sardinera eguna
    • Gabonak
    • Inauteriak
    • Abesbatzen batzariak
  • Argitalpenak
  • Albisteak
  • irudi galeria
  • JASO NEWSLETTERRA
  • Kontaktua
  • SKAko bazkidea egin
  • On-line izapideak

Hasiera > Albisteak > Karmengo jaiak 2011

Karmengo jaiak 2011

Erakusketak 05.07.2011

Karmengo Jaiak

Santurtziko jai-egitarauak publiko ororentzako ehun ekitaldi baino gehiago eskainiko ditu.

Aurtengo jaiak CASIMIRO PEREZ HINOJAL “CASI”ri egingo zaion omenaldiarekin hasiko dira, haur eta gazteek izugarri maite duten gizona, 50 urte baino gehiago baitaramatza giza eta kirol ekintzak sustatuz.

Jaietako lehenengo egunean urteroko Sardinada Handia egingo dugu. Egun horretan 1000 kilo sardina baino gehiago izango ditugu zain Mendizabal Kapitaina eta Juan XXIII kaleetako ostalariek antolatzen dituzten pailetan banatuta.

Aurten inoiz baino koadrila gehiago izango ditugu jaietan, 43 heldu eta 20 txikien koadrila, hau da, iaz baino hiru gehiago.

Kontzertu guztiak gaueko hamaiketan izango dira hurrengo hauek izan ezik: Txistulari- eta Musika-bandaren kontzertuak, 22:30ean, eta Albert Hammondena, 23:30ean.

Kontzertuok egun hauetan izango dira:
Uztailaren 8an, ostirala Itsas Alde Txistulari Taldea – Programa berezia
Uztailaren 9an, larunbata Kontzertu bikoitza “Lacco + En espera”
Uztailaren 10ean, igandea Union Musical Vizcaina musika-banda – Programa berezia
Uztailaren 11n, astelehena Pignoise
Uztailaren 12an, asteartea Rulo y la Contrabanda
Uztailaren 13an, asteazkena El Pescao
Uztailaren 14an, osteguna Txarrena
Uztailaren 15ean, ostirala Los Planetas
Uztailaren 16an, larunbata Albert Hammond

Santurtziko jaietan ANTZERKIA ere egongo da. Serantes Kultur Aretoan “Vaya semanita” antzezlana ikusiko dugu. Horrez gain, kale-antzerkia ere izango dugu zenbait euskal talde garrantzitsuren eskutik, hala nola, Markeliñe, Trapu Zaharra eta Deabru Beltza, “Anomalia Magnética”, “Vuelta y vuelta” eta “The Wolves” ikuskizunak ekarriko dituztenak, hurrenez hurren.

Urtero bezala, Itsas Prozesioa egingo da. Bertan urtero 40.000 bat mila lagun biltzen dira lehorrean eta ehun bat itsasontzi itsasoan. Aurten 100 txartel zozketatu dira, 200 santurtziarrek parte hartzeko aukera izan dezaten Prozesioan Karmengo Amaren lagun taldea osatuz.

Aurtengo su artifizialak Pirotecnia Zaragozanaren eskutik egingo dira uztailaren 16an, Karmen Egunean, gaueko 11etan, egun horretako kontzertua beraz, Albert Hammondena, gaueko 11,30ean hasiko da.

Mendizabal Kapitaina kalearen hasierako zabalguneko lanak direla-eta, ekitaldiak iazko jai gune berean egingo dira. Horrela, agertokia Reina Victoria pasealekuan (Portu Autonomoaren ondoan) jarriko da. Barrakak eta txosnak ere Reina Victoria pasealekuan egongo dira, barrakak polikiroldegiaren ondoan eta txosnak arrantza-portutik hurbilago. Dena dela, aurten zenbait txosna Mendizabal Kapitainaren kalearen hasierako zabalgunean jarriko dira.

Asko dira programatutako ekitaldiak. Horregatik, neurri bereziak hartu ditugu jai-gunea garbi egon dadin, egun trinko eta alai hauek txukun eta garbi has ditzagun.

Trafikoan ere aldaketak izango dira. Izan ere, trafikoa toki eta ordu batzuetan eten egingo da, banatu genituen Udal Aldizkariaren bidez jakinarazi genuen bezala (20.000 bat ale banatu genituen).

Jaietan beraz, trafikoa eten egingo da:
1. Uztailaren 5etik 20ra Reina Victoria pasealekua itxita egongo da ibilgailuetarako, eta aparkatuta dauden autoak bertatik kendu beharko dira.
2. Uztailaren 8tik 17ra debekatuta egongo da Arrantza-portuko Bolintxe gunean aparkatzea 18:00 eta 06:00en artean.
3. Uztailaren 8an urteroko sardinada dela-eta, 15:00etatik 24:00etara Mendizabal Kapitaina eta Juan XXIII kaleak trafikorako itxiko dira, eta aparkatuta dauden autoak bertatik kendu beharko dira.

Honen inguruko argibide gehiago nahi baduzu, jarri harremanetan Serantes Kultur Aretoa Autonomiadun Erakundearekin 94 483 92 44 telefonora deituz edo presidencia@serantes.com helbidera e-posta idatziz.

Bidalketetan zehar nabigatu

“Mentxuk”, santurtziko jaietako maskotak, abesti berria du euskal artista ugarik parte hartu dute egitasmo honetan
Koadrilek karmengo jaietako partaidetza-errekorra lortu dute

Jaso newsletterra

Izan zaitez lehena interesatzen zaizunaren berri jasotzen.

Harpidetu zaitez

Kategoriak

  • Antzerki jaialdia
  • Bestelakoak
  • Ekitaldiak
  • Erakusketak
  • Karmengo Jaiak
  • Programazioa
  • Santurzine
  • Serantes Kultur Aretoa

Azken bidalketak

  • Santurtzik Karmengo jaietako kartela aukeratzeko epea zabaldu du
  • JUANJE AGIRRE: ESKULTURA, MONUMENTUA ETA ARKITEKTURA
  • JUANJE AGIRRE: ESCULTURA, MONUMENTO Y ARQUITECTURA
  • Santurtzik itsas-prozesiora ontzian joateko zozketan izena emateko epea bihar zabaldu du
  • Karmengo jaiek badute kartel irabazlea eta protagonista Mentxu da

Artxiboak

Bidalketetan zehar nabigatu

“Mentxuk”, santurtziko jaietako maskotak, abesti berria du euskal artista ugarik parte hartu dute egitasmo honetan
Koadrilek karmengo jaietako partaidetza-errekorra lortu dute

SERANTES KULTUR ARETOA
Bulegoak: Edificio Casa Torre – c/ Sabino Arana, 5. 48980 Santurtzi.
94 420 58 50 | serantes@serantes.com

Iritzi eta iradokizunak

¡Siguenos en redes!

Jarraitu!

Jaso newsletterra

  • Pribatutasun Politika
  • Datuen babesa
  • Cookieen politika
  • Web Mapa