on-line izapideak

itzuli on-line izapidera

SKAko bazkidea egin.

SKAko bazkidea izatearen abantailak

  • %35arteko deskontua eszena ikuskizunetan.
  • 35 mm-ko doako bost sarrera, erabiltzaileak zinema komertzialean programatzen diren filmen artean aukeratzeko edo gehi 1 € 3Dko filmetarako.
  • Zine Klubeko film guztiak doan.
  • %10erainoko deskontua eszena-programazioko abonuen prezioan
  • Sareako (Antzerki Publikoen Euskal Sarea) antzokiek egiten dituzten deskontu berberak.
  • Programazio osoa azaltzen duen iformazioa jasoko duzu etxean

Baldintza orokorrak

  • SERANTES KULTUR ARETOKO bazkide-txartelak urtebeteko iraunaldia du, urtarriletik abendura, eta urtero erosi eta berritu behar da, aldez aurretik dagokion tasa ordainduta (25 euro)
  • SKAko bazkide-txartela zein honek dakartzan aukerak besterenezinak dira
  • Eszena jardueretarako abonuak, leihatilan beste inon ezin dira erosi.
  • Eszena-ikuskizun eta zinerako doako sarrerak jasotzen direnean, SERANTES KULTUR ARETOko leihatilako langileari bazkide-txartela erakutsi behar zaio, eta berdin egin behar da antzokiko atean, bertan sartzerakoan.
  • Gonbidapenen truke banatzen diren zine-sarrerak leihatilan beste inon ezin dira jaso.

SKAko bazkide txartela egitea erraza eta merkea da. 25€ ordaindu eta txartela hurrengo bide hauetako edozeinetatik eska dezakezu.

Bazkide-txartelak urtarriletik abendura bitarteko balio izango du eta urtero berritu behar da.

Deitu 94 420 58 50 telefono zenbakira (astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:30era eta egunero 17:00etatik 22:30era 94 483 92 44 zenbakita

Mezua bidali: serantes@serantes.com

Bazkide egin zaitez!

Bazkide-txartela egiteko eskaerak internet bidez baino ez dira onartzen, bankuko kontu-korrontearen bitartez ordainduz gero.
Ordainketa dirutan bada, ordea, txarteldegian egin behar da bazkide-txartelaren eskaera.

Harreman datuak

SERANTES KULTUR ARETOA erakunderako 2009ko bazkide karneta eskatzen dut.
Bere erabilera arautzen duen baldintzak onartzen ditut.

Serantes Kultur Aretoa tokiko autonomiadun erakundeak datu pertsonalak kulturaren antolamendu eta sustapenaren arloan eta erabilera publikorako kultura ekipamenduen kudeaketaren arloan tratatzen ditu, Euskadiko Tokiko Erakundeei buruzko 2016/2 Legearen 17.1.20 artikuluari jarraituz. Datuak Santurtziko Udalari, zerga gaietan eskumena duten beste herri-administrazio batzuei eta organo judizialei jakinarazi ahal izango zaizkio. Interesatuak datuak ikusi, zuzendu eta ezabatzeko eskubidea du, bai eta euren tratamendua mugatu edo ukatzeko ere, tokiko erakundeko helbidera idatziz edo dpd-dbo@serantes.com helbide elektronikora mezua botaz. Nahi izatera, www.serantes.com webgunean datuen babesaren politikari buruzko informazio zabalagoa dago eskuragai.

Hurrengo eremu hau derrigor irudian ikusten diren karaktereekin bete beharrekoa da:

Captcha

SERANTES KULTUR ARETOA Autonomiadun erakundea
Casa Torre Jauregia - Sabino Arana kalea, 5 48980 Santurtzi. Telefonoa: 94 420 58 50

Kolaboratzaileak:

Sarea. Euskal antzoki eta arte eszenikoen leiho berria.

Jarraitu: