iragarki-taulaIragarki-taulako edukiak sindikatu

2013KO KARMENGO AMAREN ITSAS PROZESIORA JOATEKO ZOZKETA

2013.06.13

2013ko Karmengo Amaren itsas prozesiora joateko zozketan parte hartu nahi duzuen Santurtziar guztiok txartela bete behar duzue. Behin beteta, udaletxeko sarreran egongo den kutxa batean sartu beharko dituzue txartelok uztailaren 4era bitartean, 9:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:30era. Herritar bakoitzeko txartel bakarra onartuko da.

Iazko zozketan (2012) saria lortu zenutenok ezin izango duzue aurtengoan parte hartu.

Zozketa uztailaren 5an izango da, 12:00etan Casa Torre Jauregiko Higarillo Aretoan.

Sarituen zerrenda Casa Torre Jauregiko atezaintzan eta web gune honentan (Serantes Kultur Aretoaren web guneko iragarki taulan: www.serantes.com) argitaratuko da uztailaren 9an, 12:00etatik aurrera.

Dokumentua jaitsi 

SERANTES KULTUR ARETOA Autonomiadun erakundea
Casa Torre Jauregia - Sabino Arana kalea, 5 48980 Santurtzi. Telefonoa: 94 420 58 50

Kolaboratzaileak:

Sarea. Euskal antzoki eta arte eszenikoen leiho berria.

Jarraitu: