ALBISTEAK

SANTURTZIK BERTAN BEHERA UTZI DITU SAN JORGE ETA KORNITES JAIAK

SANTURTZIK BERTAN BEHERA UTZI DITU SAN JORGE ETA KORNITES JAIAK 2020.03.27
Santurtziko Udalak San Jorge jaiak bertan behera uztea erabaki du, koronabirusaren ondorioz eta, batez ere, ezarritako alarma epearen luzapenaren ondorioz, zeina oraingoz apirilaren 11ra artekoa baita.

Hori dela-eta, udalak programazioan aurreikusitako ekitaldi guztiak eta jarduera ofizialak bertan behera uztea erabaki du, bestelako berririk izan arte, ekitaldi horien artean San Jorge jaiak eta Kornites erromeria daudelarik.

Erromeria hori Pazko asteko astelehenean ospatzen da – aurten apirilaren 13an- eta San Jorge jaiak apirilaren 17tik 26ra bitartean, lehen asteburua txosnek antolatuta eta bigarrena udalak.

Serantes Kultur Aretoan, kultura-programazioa eta San Jorge eta Karmengo jaiak antolatzeko ardura duen erakundean, lanean jarraitu dugu kontratazio guztiak prest izateko programazio ona eman nahian, baina alarma egoeraren luzapena iragartzeak bertan behera uztera behartu gaitu.

“Pena handia dugu horrelako une garrantzitsua bertan behera utzi behar izateagatik, jaiak zein Kornites erromeria, baina erantzukizun-ekintza da guretzat. Ez da erabaki erraza izan, baina ekitaldiak ezin genituen mantendu horrelako egoera batean” azaldu du Aintzane Urkijo alkateak.

SERANTES KULTUR ARETOA Autonomiadun erakundea
Casa Torre Jauregia - Sabino Arana kalea, 5 48980 Santurtzi. Telefonoa: 94 420 58 50

Kolaboratzaileak:

Sarea. Euskal antzoki eta arte eszenikoen leiho berria.

Jarraitu: