ALBISTEAK

SANTURTZIK XVI. INAUTERIAK OSPATUKO DITU

SANTURTZIK XVI. INAUTERIAK OSPATUKO DITU 2020.02.06

Santurtziko inauteriak aurten otsailaren 29an izango dira, data bitxia bera, eta hortaz gogoratzeko eguna, bisurtea delako eta urte askotan ez delako berriro bat etorriko. Inauterien desfilea 19:00etan hasiko da, edizio honetan Santurtziko Auto Klasikoen elkarteak parte-hartze bereziarekin.

Desfilea Sardinera parkean hasi, eta Itsasalde eta Habana ontzia kaleetan zehar ibili ondoren, Gernika parkean amaituko da. Han, 21:30ean, sari banaketa izango da eta, 23:00ak arte, dantzan ibiltzeko berbena izango da.

Jaitsieran nahi duenak har dezake parte, Santurtziarrak izan zein ez, adin mugarik gabe eta giro alaia eta koloretsua sortzen lagundu nahi dutenek, bai taldeka (4 lagun baino gehiago) bai bakarka.

Otsailaren 25eko 21:30era arte egongo da zabalik jaitsieran parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea. Eskaerak Serantes Kultur Aretoaren webgunean www.serantes.com edo Casa Torre Jauregian, (Sabino Arana, 5) 9:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:30era egin behar dira.

Jaitsiera antolatzeko zenbakiak otsailaren 26an, asteazkena, izango den bileran banatuko dira. Bilera Casa Torre Jauregian (Sabino Arana, 5 – metroaren aurrean) izango da 20:30ean.

15 lagun baino gehiagoko taldeek 50 euroko 30 dieta jasoko dute gehienez, izena ematen duten ordenaren arabera.

Honako hauek izango dira sariak:



TALDEAK:

            1. saria                    1000€   + garaikurra

            2. saria                      800€   + garaikurra

            3. saria                      700€   + garaikurra

            4. saria                      600€

            5. saria                      500€

            6. saria                      400€

            7. saria                      300€

            8. saria                      250€

            9. saria                      200€

          10. saria                      150€

          11. saria                      100€

          12. saria                      100€

BAKARKAKO SARIA: Sari bakarra  200€ + garaikurra

TRAMANKULURIK ONENA: Sari bakarra  200€ + garaikurra

ITSAS-MOZORRO ONENA TALDEKA: Saridunen artean itsasoarekin lotutako mozorroak dituzten taldeak badaude, onenak 500 euroko sari-gehigarria irabaziko du.

ITSAS KUTSUAREKIN ONDOEN APAINDUTA DAGOEN OSTALARITZA LOKALA: 300€

ITSAS KUTSUAREKIN ONDOEN APAINDUTA DAGOEN SALTOKIA : 300€

SERANTES KULTUR ARETOA Autonomiadun erakundea
Casa Torre Jauregia - Sabino Arana kalea, 5 48980 Santurtzi. Telefonoa: 94 420 58 50

Kolaboratzaileak:

Sarea. Euskal antzoki eta arte eszenikoen leiho berria.

Jarraitu: