ALBISTEAK

Pintura Erakusketa Rosa Martí

Pintura Erakusketa Rosa Martí 2020.01.09
Ostiralean, 19:30ean, Santurtziko Casa Torre jauregiko erakusketa gelan, Rosa Martíren erakusketa inauguratuko da. Urtarrilaren 30era arte egongo da ikusgai, astelehenetik larunbatera, 9:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:30era. Artista hori Arte Ederretan dago lizentziatuta Valentziako Unibertsitate Politeknikoan eta pinturako eta diseinu grafikoko hainbat proiektutan egin du lan artista plastiko gisa eta Bilboko Guggenhein museoko Arte-proiektu batean lagundu du. Madril, Valentzia, Miami eta Donostiako galeria, areto, museo eta arte-azoketan egin ditu erakusketak.

Bere obra artistikoaren bidez, animalia eta naturarekiko maitasuna ez ezik, “animalia baino gehiago” direla helarazi nahi du euren begiradaren bitartez, gure izate hutsaren oinarrizko parte direla alegia. Rosa Martiren ustez, animalia bakoitzak bere mezua du. Gainera, pintore horren iritziz planetaren egoerari dagokionean gaur egun une larrian gaude. Bere hitzetan “ez baikara konturatzen bizia ematen digun guztia suntsitu egin dugula... Inguruan dugun orori zor diogun begirunea galdu egin dugu eta”.

Erakusketa horretan, gainera, Manuel Iglesias santurtziarraren hiru lan ere ikusi ahal izango ditugu. Artista hori eszena-arte eta ikus-entzunezkoetan aritu da azken 30 urteotan eta txikilismo mugimenduaren aitzindaria eta doktore patafisiko eta tronkosikikoa da.

SERANTES KULTUR ARETOA Autonomiadun erakundea
Casa Torre Jauregia - Sabino Arana kalea, 5 48980 Santurtzi. Telefonoa: 94 420 58 50

Kolaboratzaileak:

Sarea. Euskal antzoki eta arte eszenikoen leiho berria.

Jarraitu: