Herriko jaiak

San Jorge jaiei buruzko informazio orokorra

2019ko kartela deskargatu

2019ko San Jorge jaiak bi asteburutan egingo dira, apirilaren 26, 27 eta 28an eta maiatzaren 3, 4 eta 5ean. Horrez gain, apirilaren 23an, San Jorge egunean, zenbait ekitaldi egingo dira, eta aurten Korniteseko erromeria herriko jaien egutegian sartuko da, antzeko datetan izango da eta.

Antolatutako jarduera guztiak honako jai-gune honetan egingo dira: Parke Nagusia, oinez-gunea, Juan Jose Mendizabal plaza, arrantza-portua eta Gernika parkea.

55 jarduera antolatu dira herritar eta bisitarientzat, bai umeentzat eta bai helduentzat. Lehenengo asteburuko jai-jarduerak Serantes Kultur Aretoa Autonomiadun Erakundeak antolatu ditu, bigarren asteburukoak, berriz, San Jorgeko Txosnaguneak. Horiek ez ezik, zenbait udal erakundek eta elkartek ere hartu dute parte antolakuntzan, hala nola, musika- eta txistulari-bandek, Santurtzi Kantari taldeak, Ahots Zuriak abesbatzak, Merkatari Batuak elkarteak, Santurtziko Gaztela eta Leongo Etxeko dultzaina-joleek, Erraldoi eta Buru-handien konpartsak...

Nabarmenenak hauexek:

  • Korniteseko erromeria: Pazko astelehenean Serantes mendira igoko gara bertan elkarrekin egun ederra eta alaia pasatzeko.
  • SKontzertuak: Apirilaren 27an 23:00etan “Los Toreros Muertos” taldeak joko du, eta maiatzaren 4a herriko taldeen eguna izango da. Bertan DEIEDRA, INGOT eta COLAJETS bandak izango ditugu ikusgai.
  • Berbenak: Apirilaren 26an Liotz taldea eta maiatzaren 3an Alaiki.
  • Apirilaren 27an Galo’s festa egingo da Rool DJren eskutik, Santurtzin 70-80ko hamarkadan egon zen diskoteka gogora ekartzeko.
  • Apirilaren 28an umeen dantza-alardea Parke Nagusian, non Santurtziko eta Bilbo Handiko umeen dantza-taldeek hartuko duten parte. Guztira 1.000 bat lagun arituko dira dantzan.
  • Jaietako bi ostiraletarako Serantes Kultur Aretoak gizarte-gaia lantzen duten bi antzezlan bikain eskainiko dizkigu: Apirilaren 26an “Shakespeare en Berlin” eta maiatzaren 3an “Cinco horas con Mario”, Lola Herrera aktore apartaren eskutik
  • Apirilaren 23aren inguruan zenbait jarduera egingo dira Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko, hala nola, irakurleei zenbait opari banatuko zaizkie, umeentzako ipuin-kontalaria egongo da, azoka solidarioa, irakurketa-saioa Bernardo Atxaga eta Jose Cruz Gurrutxagarekin, eskulan-tailerra...
  • Adinekoek ere izango dute euren tartea, dantzaldiak izango baitituzte Galea eta Los Palmeras taldeekin, apirilaren 28an eta maiatzaren 5ean hurrenez hurren.

San Jorge gure herriari izena ematen dion patroia da. Oso kontu berezia da, Euskal Herri osoan ez baita izen hau duen herririk.

Santurtziko Udalak santurtziar zein inguruko herritar guztiak gure herriko jaiak gozatzera gonbidatu nahi ditu.

SERANTES KULTUR ARETOA Autonomiadun erakundea
Casa Torre Jauregia - Sabino Arana kalea, 5 48980 Santurtzi. Telefonoa: 94 420 58 50

Kolaboratzaileak:

Sarea. Euskal antzoki eta arte eszenikoen leiho berria.

Jarraitu: