Jaiak eta ekitaldiak

Koadrilak

Gure jaietan herria da protagonista nagusia, baina nabarmentzekoa da Santurtziko koadrilen parte hartze ikaragarria. Herriko 1.000 lagun inguruk osatzen dituzte Santurtzin ditugun 50 bat koadrilak.

Gazteen inplikazioak kolore berezia ematen die jaiei. Izan ere, jai-egitarauan makina bat ekitaldi daude beren-beregi koadrilek parte hartzeko eginak, hala nola, ur-jaitsiera, bailandra-estropadak, eta lehiaketak (play back, "limurketa", jauzi, sangria, tortilla...)

Ekitaldi guztien artean azpimarragarria da Gorka sarien banaketa-jaia. Zeremonia honetan Oscar sarien banaketaren parodia egiten da. Horrela, Hollywoodeko jai entzutetsu horretan bezala, Gorka sarien banaketa-jaian izendapen bitxiak, ikuskizun nabarmenak eta bideo xelebreak ikusteko aukera dugu. Bertan aukeratzen dira koadrilarik eta gizon- zein emakume-koadrilakiderik onenak.

GORKAS 2018KO IRABAZLEAK

2018ko JANTZIRIK ONENAK (Txiki): ESANDA ETA EGINDA

mejor_vestuario_txiki

2018ko HAURREN KOADRILETAKO KIDERIK ONENA (NESKATOAK): NAIA (KATXIONDOS)

Mejor_cuadrillera_txiki

2018ko HAURREN KOADRILETAKO KIDERIK ONENA (MUTIKOAK): AITOR (FESTAKO ERREGEAK)

Mejor_cuadrillero_txiki

2018ko HAURREN KOADRILARIK ONENA: GUZTIZ JOANDAK

Mejor_cuadrilla_txiki

2018ko ARGAZKIRIK ONENA: GARAITEZINAK

Mejor_fotografia

2018ko JANTZIRIK ONENAK: HAZ-T

mejor_vestuario

2018ko KOADRILAKIDERIK ONENA (EMAKUMEZKOA): SANDRA (A ÚLTIMA HORA)

Mejor_cuadrillera

2018ko KOADRILAKIDERIK ONENA (GIZONEZKOA): MARKEL (SORROMORROPIKOTAIOKE)

Mejor_cuadrillero

2018ko KOADRILARIK ONENA: CEDA EL VASO

Mejor_cuadrilla

ZELAN EGIN ZUEN JAIETAKO KAMISETA

Informazio gehiago

SERANTES KULTUR ARETOA Autonomiadun erakundea
Casa Torre Jauregia - Sabino Arana kalea, 5 48980 Santurtzi. Telefonoa: 94 420 58 50

Kolaboratzaileak:

Sarea. Euskal antzoki eta arte eszenikoen leiho berria.

Jarraitu: