SKAko bazkidea egin

SKAko bazkidea izatearen abantailak

  • %35arteko deskontua eszena ikuskizunetan.
  • 35 mm-ko doako bost sarrera, erabiltzaileak zinema komertzialean programatzen diren filmen artean aukeratzeko edo gehi 1 € 3Dko filmetarako.
  • Zine Klubeko film guztiak doan.
  • %10erainoko deskontua eszena-programazioko abonuen prezioan
  • Sareako (Antzerki Publikoen Euskal Sarea) antzokiek egiten dituzten deskontu berberak.
  • Programazio osoa azaltzen duen iformazioa jasoko duzu etxean

Baldintza orokorrak

  • SERANTES KULTUR ARETOAREN bazkide-txartela urtekoa da, urtarriletik abendura eta 30 euro balio du.
  • SKAko bazkide-txartela zein honek dakartzan aukerak besterenezinak dira
  • Eszena jardueretarako abonuak, leihatilan beste inon ezin dira erosi.
  • Eszena-ikuskizun eta zinerako doako sarrerak jasotzen direnean, SERANTES KULTUR ARETOko leihatilako langileari bazkide-txartela erakutsi behar zaio, eta berdin egin behar da antzokiko atean, bertan sartzerakoan.
  • Gonbidapenen truke banatzen diren zine-sarrerak leihatilan beste inon ezin dira jaso.

SKAko bazkide txartela egitea oso erreza eta merkea da. Zenbatekoa ordaindu eta Txartela hurrengo bide hauetako edozeinetik eska dezakezu. Deitu 94 420 58 50 (astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00era) - 94 483 92 44 (ostegunetik igandera 17:30etatik 21:00era), Mezua bidali: serantes@serantes.com

    Bazkide egin zaitez!

    Bazkide-txartela egiteko eskaerak internet bidez baino ez dira onartzen, bankuko kontu-korrontearen bitartez ordainduz gero. Ordainketa dirutan bada, ordea, txarteldegian egin behar da bazkide-txartelaren eskaera.

    Harreman datuak