agendaEkitaldi edukiak sindikatu

Antzerkia

Itzuli agendara

CAPERUCITA. LO QUE NUNCA SE CONTÓ. (TEATRO FAMILIAR)

5 urtetik aurrera.
2018-10-07 12:30 Serantes Kultur Aretoa

UMEENTZAKO BARROKOaren VI. Lehiaketaren sariaren irabazlea Antzerki Klasikoaren Almagroko 40. Nazioarteko Jaialdian (2017)
2017ko “Testu onenaren” FETEN saria Claudio Hochmani (Antzokien Espainiako Sareak gomendatutako ikuskizuna)
Zuzendaria eta autorea: Claudio Hochman
Antzezleak: Javier Carballo, Silvia Martín, Ángeles Jiménez, Juan Luis Sara
Txano Gorritxu berriro? Zenbatetan kontatu digute ipuin hori? Askotan, hamaika, makina bat aldiz. Gurasoek seme-alabei kontatu dieten beste aldiz. Ahoz aho pasatu zen ipuin herrikoi gisa hasi zen; Charles Perraultek liburu egin, eta Grimm anaiek amama eta Txano Gorritxo salbatu zituzten, istorioan ehiztaria sartuz. Ordutik, hainbat film egin dira. Merezi al du berriro kontatzea? Baietz uste dugu. Ipuin honek zerbait izan behar du belaunaldiz belaunaldi bizirik irauteko. Baina nola kontatuko dugu? Gure erara, pertsonaiekin jolastuz, kontakizuna endredozko komedia bihurtuz. Ezer ez da behar lukeen modukoa.

Musikak ere garrantzi handia du obraren egokitzapen garaikidean, jazz eta pop estiloetatik gertu dauden harmonia eta erritmoak nahasten ditu eta. Gitarra elektrikoaren tinbreak eta baliabide espresibo eta teknikoek gehi jazz-laukote baten soinuek izaera estetiko musikala ematen diote.

Bideoa Ikusi

sarreren salmenta Salneurria: 6 €

Ikuskizun guztietan, umeentzat izan zein ez, aretoetan sartzen diren guzti-guztiek sarrera izan beharko dute adina gorabehera.

SERANTES KULTUR ARETOA Autonomiadun erakundea
Casa Torre Jauregia - Sabino Arana kalea, 5 48980 Santurtzi. Telefonoa: 94 420 58 50
lege-jakinarazpena | web-mapa facebook Perfil de twitter instagram