agendaEkitaldi edukiak sindikatu

Musika

Itzuli agendara

BENITO LERTXUNDI

2018-09-29 20:30 Serantes Kultur Aretoa

KONTZERTUA Orioko bardoa erlojuak konpontzen aritu izan zen 1965era arte, ordutik kantua izan du ogibidea, eta hortaz, 50 urte baino gehiagoz bizi izan da musikari emana. Diskrezioz eta seriotasunez ospatu du, euskal kantuan erreferente bihurtu zuten klasikoak abestuz. Santurtzin emango duen kontzertuan horiez gain, “Oroimenaren oraina” bere azken diskoaren kantak ere eskainiko dizkigu.

“Oroimenaren oraina” bere azken diskoa aurkeztu ostean, abeslari oriotarrak erabaki du orain arte musikan emandako 50 urteak kontzertu-bira batekin ospatzea. Horrela bada, konposatu dituen kantarik ezagunenak, berrienak eta argitaratu gabeko batzuk, bere hausnarketetan oinarritutakoak eurak, publikoarekin partekatuko ditu. Horiez gain Fernando Pessoa olerkari portugaldarraren edo Jorge Bucay idazle argentinarraren hitzetan oinarritutakoak ere ekarriko dizkigu.

Benito Lertxundi gitarra eta ondoan izan ohi dituen musikariak lagun irtengo da oholtzara: Juantxo Zeberio piano eta sintetizadorean, Amaiur Caraville baxuan, David Gorospe baterian, Angel Unzu gitarra eta bouzukin, Gurutz Bikuña gitarran, Xabier Zeberio biolin eta nyckelharpan, Pello Ramirez soinu eta biolontxeloan, Intza Unanue koroetan eta Olatz Zugasti harpa, teklatu eta ahotsean.

sarreren salmenta Salneurria: 20 / Bazkidea: 18 €

Ikuskizun guztietan, umeentzat izan zein ez, aretoetan sartzen diren guzti-guztiek sarrera izan beharko dute adina gorabehera.

SERANTES KULTUR ARETOA Autonomiadun erakundea
Casa Torre Jauregia - Sabino Arana kalea, 5 48980 Santurtzi. Telefonoa: 94 420 58 50
lege-jakinarazpena | web-mapa facebook Perfil de twitter instagram