agendaEkitaldi edukiak sindikatu

Musika

Itzuli agendara

BILBAO ORKESTRA SINFONIKOA

2018-09-07 20:30 Serantes Kultur Aretoa

Zuzendaria eta biolina: Massimo Spadano
Oboea: Nerea Hierro
Bilbao Orkestra Sinfonikoak 1922ko martxoaren 8an eman zuen bere lehenengo kontzertua, Arriaga Antzokian, Armand Marsicken zuzendaritzapean. Bizkaiko gizarte zibilaren bultzadari esker sortu zen, eta, geroztik, harreman estua dauka Bizkaiarekin: gaur egun, esate baterako, 2.200 abonatu ditu Denboraldi Sinfonikoan.

Sortu zenetik, zuzendari titular garrantzitsuak izan ditu: Armand Marsick, Vladimir Golschmann, Jesús Arámbarri, José Limantour, Antoine de Babier, Rafael Frühbeck de Burgos, Alberto Bolet, Pedro Pirfano, Urbano Ruiz Laorden, Theo Alcántara, Juanjo Mena, Günter Neuhold, eta 2015etik aurrera Erik Nielsen.

BOSek hainbat etapa bizi izan ditu: sarritan egiten zituen birak direla-eta, de facto penintsulako iparraldeko orkestratzat hartzen zuten garaitik hasi, eta hurbilagoko nazioarteko zabalkundera; horri esker, San Petersburgon, Tokion, Japoniako biran, eta, erregulartasunez, Frantziako zenbait jaialditan aritu izan da.

2012an, Schönbergen Gurrelieder lanak joz ospatu zuen bere 90. urteurrena, Günter Neuholden zuzendaritzapean. Kontzertu horiek zuzenean grabatu ziren, eta Thorofon etxeak editatu zituen CDan.

Euskalduna Jauregian egiten den kontzertu-denboraldi erregularraz gain (hori da orkestraren egoitza, hain zuzen ere), BOSek ganbera-denboraldiak eskaintzen ditu Bilbon eta Bizkaian, eta lan pedagogiko garrantzitsua egiten du, Kontzertu Didaktikoak eta Kontzertuak Familian ekimenen bitartez; gainera, musikaren bidezko gizarteratze-jarduerak ere egiten ditu. Modu erregularrean hartzen du parte orkestra gisa OLBEren operetan, eta lankidetza-ildoak ditu Guggenheim Museoarekin, Bilboko Arte Ederren Museoarekin, Deustuko Unibertsitatearekin eta Bilboko Arriaga Antzokiarekin batera egiten dituen zenbait programatan.

Bere katalogo diskografikoaren barruan, BOSek euskal musikari buruzko bilduma interesgarria grabatu du Naxos etxearentzat, Arambarri, Guridi, Arriaga, Isasi, Usandizaga, Sarasate eta Escuderori eskainita. Era berean, J. Rodrigo eta T. Takemitsu konpositoreen obrak grabatu ditu EMI JAPAN  etxearentzat, Kiyoshi Shomura gitarra-jotzaile japoniarrarekin eta Juanjo Mena maisuaren zuzendaritzapean. BOSen jarduera bere zale ugarien babesari eta Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren ekarpenei esker garatzen da.

sarreren salmenta Salneurria: 6 €

Ikuskizun guztietan, umeentzat izan zein ez, aretoetan sartzen diren guzti-guztiek sarrera izan beharko dute adina gorabehera.

SERANTES KULTUR ARETOA Autonomiadun erakundea
Casa Torre Jauregia - Sabino Arana kalea, 5 48980 Santurtzi. Telefonoa: 94 420 58 50
lege-jakinarazpena | web-mapa facebook Perfil de twitter instagram