agendaEkitaldi edukiak sindikatu

Erakusketa

Itzuli agendara

BILBOTIK PARISERA

Inaugurazioa:  Ekainak 23, 19:30
2018-06-23 09:00 - 14:00 | 18:00 - 21:30 Casa Torre Jauregia

EKAINAREN 22ETIK UZTAILAK 27ERA (Antelehenetik larunbatera) Francisco Javier Gil Santurtzin jaio zen 1976an eta berton bizi izan zen 2013an Parisen bizitzen jartzea erabaki zuen arte.

Gaur egun agentzia garrantzitsuenekin ari da lanean, izan ere, bere argazkiak nazioarteko hedabide askotan argitaratu dira, esate baterako, National Geographic-en, GEOn, The Telegraph-en, La Stampa-n, Ça m’interesse-n eta beste hainbatetan, bai eta turismo-bulego batzuetan ere, hala nola, Bizkaian, Normandian, Loten...

Hiri kosmopolita batean bizitzea eta munduan zehar bidaiatzea ez dira eragozpen izan bere familia, lagun eta jatorrira itzultzeko. Nazioartean jasotako ezagutzak eta bizipenen amalgama horrek bere obra osatu dute eta esperientziaz aberastu.


Beharbada, sofistikazio eta apaltasunaren uztarketak definitu dezake bere obra ondoen: jendea, eraikinak, paisaiak arratsaldearen argipean, hamaika aldiz egindako ibilbidean ateratako argazkiak, gure herrixka ederra argiaren hiriarekin elkartzen dutenak.

SERANTES KULTUR ARETOA Autonomiadun erakundea
Casa Torre Jauregia - Sabino Arana kalea, 5 48980 Santurtzi. Telefonoa: 94 420 58 50
lege-jakinarazpena | web-mapa facebook Perfil de twitter instagram