agendaEkitaldi edukiak sindikatu

Antzerkia

Itzuli agendara

TRISTANA

Maiatzeko abonua: 28 / Bazkideentzat: 22 bi antzezlanetarako ( Tristana, Crimen y telón)


2018-05-11 20:30 Serantes Kultur Aretoa
iraupena: 90 min.

Egilea: Benito Pérez Galdós Zuzendaria: Alberto Castrillo-Ferrer Aktoreak: Olivia Molina, José Luis Ferrer, Diana Palazón y Alejandro Arestegui Tristanak ikasi, lan egin eta aske izan nahi du gizonak agintzen duen munduan. Galdósek Tristanaren pertsonaian Concepción Ruth Morell antzezlearekin eta Emilia Pardo Bazán idazlearekin izandako maitasun istorioak batzen ditu. Neskaren aurrean, ezinezko hiruki baten modura, Don Lope limurtzaile zaharkitua eta Horacio margolari aren ikasteko eta askea izateko ametsak errespetatu ezinean. Eta ondoan, konplize eta lagun modura, Saturna neskamea, errealitateari lotutako emakumea. Gaur egungo munduan emakumeak benetan duen egoerari buruzko hausnarketa egitera gonbidatuko gaitu. Tristanak hogeita bat urte ditu, eta bakarrik gelditu da, ama hil ondoren. Don Lope familiako lagunak bere etxean hartuko du, eta haren tutore limurtzaile bihurtuko da. Don Lopek, baina, seduzitu egingo du Tristana, eta gazteak egoerari aurre egitea erabakiko du. Handik gutxira, Horacio ezagutuko du, margolari bat, eta harekin maiteminduko da, baina Horaciok ez du onartzen Tristanaren sen feminista. Halako batean, Horaciok Madrildik alde egin behar izango du denboraldi luze baterako, eta, bitartean, Tristana gaixotu, eta hanka bat galduko du. Horaciok bisitatuko du, sentimenduak baino errukiak bultzatuta, baina azkenean desagertu egingo da. Egoera horretan, Tristana Don Loperi lotuta geldituko da berriro. Margolaria beste emakume batekin ezkonduko da eta Tristanak atzean utziko ditu antzezle edo piano jolea izateko ametsak. Bitartean gero eta zaharrago dagoen eta gero eta pobreagoa den Don Loperen dekadentzia ikusiko dugu. Hala ere, harreman eskandalagarria konpontzearen truke, senideko baten lurrak jasoko dituzte eta, ironikoki, protagonista bien arteko ezkontzarekin bukatuko da lana.

Bideoa Ikusi

sarreren salmenta Salneurria: 18 / Socio: 15 €

Ikuskizun guztietan, umeentzat izan zein ez, aretoetan sartzen diren guzti-guztiek sarrera izan beharko dute adina gorabehera.

SERANTES KULTUR ARETOA Autonomiadun erakundea
Casa Torre Jauregia - Sabino Arana kalea, 5 48980 Santurtzi. Telefonoa: 94 420 58 50
lege-jakinarazpena | web-mapa facebook Perfil de twitter instagram