agendaEkitaldi edukiak sindikatu

Zine Club

Itzuli agendara

MONSIEUR CHOCOLAT

2018-05-10 18:00 | 20:30 Serantes Kultur Aretoa
iraupena: 110 min.

2016: Cesar sariak: Bigarren mailako gizonezko aktorerik onena (Thierrée) eta ekoizpenaren diseinua.
2017: Globes de Cristal Awards, Film eta gizonezko aktorerik onena.
2017: Lumiere Awards, France, Gizonezko aktore nagusi zein bigarren mailako onenerako izendatua.
Jatorrizko izenburua: Chocolat
Urtea: 2016
Iraupena: 110 min.
Herrialdea: Frantzia
Zuzendaria: Roschdy Zem
Gidoia: Cyril Gely, Roschdy Zem, Olivier Gorce (Novela: Gérard Noiriel)
Musika: Gabriel Yared
Argazkia: Thomas Letellier
Aktore-taldea: Omar Sy,  James Thierrée,  Clotilde Hesme,  Olivier Gourmet,  Frédéric Pierrot, Noémie Lvovsky,  Alice de Lencquesaing,  Olivier Rabourdin
Generoa: Drama. Komedia | Zirkoa. Arrazakeria. XIX. mendea. 1900 urte aldera (circa). 1910-1919 urteen arteko garaia.

Belle Époque. Chocolat pailazoa (Omar Sy), zirku frantziar batean lan egin zuen lehenengo beltza izan zen, ikaragarri arrakastatsua XIX. mendearen amaiera aldean. Publizitatea egiten lehena ere bera izan zen, izan ere, garai hartako beste artista batzuen inspirazio iturria izan zen, esate baterako, Toulouse Lautrec edo Lumère anaiena, azken hauen hasierako filmetan parte hartu eta guzti egin zuen pailazoak. Chocolat eta Foottit (James Thierrée) aitzindariak izan ziren aurpegi zuridun pailazo eta Augusto pailazoaren arteko bikotea sortzen. Chocolatek Rafael Padilla zuen izena. Kuban jaio zen 1865an eta ume txikia zela Europara etorri zen. Espainia aldean lanean ibili zen, lehenengo morroi, gero zapata-garbitzaile eta azkenik meatzari Frantzia alderantz zirkuan lan egitera jo zuen arte. Horrela bada, esklabotzatik askatasunera pasatu zen, zirkutik antzerkira eta ezezagun izatetik ezagun izatera.

sarreren salmenta Salneurria: 3 €

Ikuskizun guztietan, umeentzat izan zein ez, aretoetan sartzen diren guzti-guztiek sarrera izan beharko dute adina gorabehera.

SERANTES KULTUR ARETOA Autonomiadun erakundea
Casa Torre Jauregia - Sabino Arana kalea, 5 48980 Santurtzi. Telefonoa: 94 420 58 50
lege-jakinarazpena | web-mapa facebook Perfil de twitter instagram