agendaEkitaldi edukiak sindikatu

Erakusketa

Itzuli agendara

Antón Hurtadoren Simplemente Caminar

2019-09-05 9:00 - 14:00 / 18:00 - 21:30 Casa Torre Jauregian

2019ko irailaren 5etik 26ra Casa Torre Jauregian, astelehenetik larunbatera, 9:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:30era. Ibiltzea, besterik gabe ibiltzea

Ricardo Antón Troyas

Oinez ibiltzea. Ibiltzea erraza da, oinarrizkoa, gizakiaren funtsezko zerbait. Ibiltzea, gorputza eta burua mantentzeko ariketa gisa. Ibiltzea, burmuinera oxigenoa eraman eta berrabiarazteko. Gorputzaren neurrira eginiko ariketa bat, horixe besterik behar ez duena: gorputz bat. Eta espazio zehatz batetik mugitzeko denbora hartzea. Inora heltzeko beharrik gabe, ibilitakoa neurtuko duen app-ik gabe. Ibiltzea.

Ibiltzea. Nolabait galdu dugun zerbaiten moduan ibiltzea, ebatsi diguten zerbaiten moduan. Berriz ikasi behar dugu ibiltzen. Ingurunearekin eta bizi-erritmoarekin berriz elkar topatzeko ibiltzea, nora ezean ibiltzearen helburua bera ere izan gabe. Behartu gabe ibiltzea. Presarik gabe ibiltzea, presa hilgarria baita. Ibiltzea, erresistentziazko ariketa gisa, ia. Ibiltzea, askatzen gaituen, aske egiten gaituen, ariketa gisa. Izatekotan, topatzen ibiltzea, zu topatzen, elkar topatzen. Bideko enkontru eta desenkontruak. Ibiltzea.

Ibiltzea, filosofia gisa. Ibiltzea, eguneroko irteera gisa, alderrai melankoliko, ihes bare, norabiderik gabeko jito laberintiko, manifestazio gisa. Ibiltzea, iheserako modutzat, jabetuago bihurtzen garen neurri berean. Autonomiazko eta subiranotasunezko ariketa gisa ibiltzea. Besteekin ibiltzen jakitea, elkarrekiko menpekotasunezko ariketa gisa. Arrazoizko elkarrizketak. Ibiltzea, praktika estetiko gisa.

Ibiltzea, ariketa sortzaile gisa. Ingurunea hautematea, ibiltzeko ekintzaren ondorioz. Paisaia ezagutzea, barnekoa eta kanpokoa. Sentipen eta irudipenen batura.

Modu kontzientean eta inkontzientean jaso, inerpretatu eta elkartzen diren datuak. Memoriazko jolasak. Formak, koloreak, geruzak. Portuak diren zuhaitzak, itxiturak, patroiak, errepikapenak diren portuak.

Denbora eta sotiltasuna. Gauza bakoitza bere lekua hartzen doa. Amesketaren eta errealitatearen arteko konposaketak.

Eta, ibiltzerakoan, paisaia eraldatzen doa, sinbolikoki eta fisikoki. Ibilitakoaren erritmoan. Eta atseden hartzeko gelditzea, bide bazterrean. Hori, besterik gabe. Besterik gabe ibiltzea bezain erraz eta konplexua. Ibiltzea.

SERANTES KULTUR ARETOA Autonomiadun erakundea
Casa Torre Jauregia - Sabino Arana kalea, 5 48980 Santurtzi. Telefonoa: 94 420 58 50

Kolaboratzaileak:

Sarea. Euskal antzoki eta arte eszenikoen leiho berria.

Jarraitu: