agendaEkitaldi edukiak sindikatu

Erakusketa

Itzuli agendara

BIZKAIKO ELKARTE ARTISTIKOAREN ERAKUSKETA

2019-06-28 09:00 - 14:00 | 18:00 - 21:30 Santurtziko Casa Torre jauregia

ERAKUSKETA: EKAINAREN 28tik IRAILAREN 5era. (Astelehenetik larunbatera) (Abuztuan 9:00 - 14:00) 1945eko maiatzaren bederatzian, Bilboko Carlton Hotelaren areto urdinean, sortu zen gaur egun Bizkaiko Elkarte Artistiko izenarekin ezagutzen duguna. 2019an 74 urte bete ditugu. Denbora tarte horretan hainbat margolarik, olerkarik eta rapsodak utzi dute beren aztarna. Haiei zor diegu gaur egun garena.

74 urte hauetan landu, mantendu eta zabaldu dute Bizkaiko Elkarte Artistikoa osatzeko arrazoia: gure hiribilduan Arte eta Kultura sustatzea eta zabaltzea.

Pintatzea ez da soilik imajinatzea eta irudikatzea. Artistak (pintoreak) trebezia, arima eta grina jartzen du; pintoreak eta olerkariak egitasmo partekatuan ilusioa izatea nahi dut.

Kolore eta artisten eztanda da, zeinean zentzumenak agerian jartzen baitira. Margolariek beren imajinazioa irudikatu behar dute, eta ideia horren gainean Antequera filosofoak honako hau esan zuen “lanak interpretatzen diren testuinguruaren arabera eragindako efektuen sorrera da”.

Erakusketa honetan Telvi de Miguel andreari eta Aurora Sánchez “Ausane” andreei, Santurtziko artistak eurak, egingo diegu omenaldia.

SERANTES KULTUR ARETOA Autonomiadun erakundea
Casa Torre Jauregia - Sabino Arana kalea, 5 48980 Santurtzi. Telefonoa: 94 420 58 50

Kolaboratzaileak:

Sarea. Euskal antzoki eta arte eszenikoen leiho berria.

Jarraitu: