agendaEkitaldi edukiak sindikatu

Antzerkia

Itzuli agendara

Volvió una noche

Uztaialak 19 - 20:30 h
2019-07-19 20:30 SERANTES KULTUR ARETOA
iraupena: 105 min.

Maitasuna, Umorea eta Zorroztasuna Volvió una noche komedia da eta lehenengoz Montevideon antzeztu zuten. Ondoren, Buenos Airesen estreinatu zen eta gero hainbat herrialdetako agertokietan izan da, besteak beste, AEB, Kuba, Mexiko, Israel, Finlandia, Brasil .

Antzezlana, zalantzarik gabe, gaztelaniaz idatzitako antzerkigintza garaikidearen lan onenetako bat da. Heriotzaren desmitifikazioa, determinismoa, iraganaren eragina edo tradizio eta modernitatearen arteko gatazka bezalako gai serioak jorratzen baditu ere, beti aritzen dira umore, paradoxa eta antzerki-izaera sakonetik.

Manuel pedikuroa da lanbidez eta kafe batean jotzen duen musika-talde baten kidea. Hilerrira joango da amari ezkonduko delako berria ematera. Baina amak deabruari dei egingo dio laguntza eske, eta hilobitik aterako da ezkontzari oniritzia emateko... edo ez. Manuel konturatuko da bera dela amaren mamua ikus dezakeen bakarra, eta ahaleginduko da ama eta emaztegaiaren arteko topaketa atzeratzen, neska ezkon gabeko ama da eta. Gainera, ezkutatu beharko dio ez zuela lortu, ez medikuntza-ikasketak amaitzea eta ez musikari klasikoa izatea. Hildakoaren mehatxua gorabehera, Manuelek konpromisoari eutsiko dio, eta ama hilerrira itzuliko da hilobikideak lagun dituela

sarreren salmenta Salneurria: 16 €

Ikuskizun guztietan, umeentzat izan zein ez, aretoetan sartzen diren guzti-guztiek sarrera izan beharko dute adina gorabehera.

SERANTES KULTUR ARETOA Autonomiadun erakundea
Casa Torre Jauregia - Sabino Arana kalea, 5 48980 Santurtzi. Telefonoa: 94 420 58 50

Kolaboratzaileak:

Sarea. Euskal antzoki eta arte eszenikoen leiho berria.

Jarraitu: