agendaEkitaldi edukiak sindikatu

Antzerkia

Itzuli agendara

Musua:PIRRITX, PORROTX, MARIMOTOTS ETA PINTU

2019-06-14 17:15 - 19:15 Serantes Kultur Aretoa

Ekainak 14 Mundua mundu denetik, eguzkia biraka ari da eta gu bere inguruan. Eta dei egiten dio lurrari esnatzeko, azaleko zomorroak astindu eta mozorrotzeko. Mundua mundu denetik, hartzak kobazulora sartzen dira neguko solstizioetan eta kilkerrak kanpora atera udakoetan.


Eta guk dantzatu eta kantatu egiten dugu neguan zein udan, egin arren euria, atera arren eguzkia, apurtu arren zeruan tximista... Inauterietan,San Joanetan, Gabonetan ohitura zaharrak mantendu eta berriak sortzera jolasten gara. Munduak biraka segi dezan. Eguzkiak ez ezik, musuek ere biraka jartzen dutelako mundua. Eta musuek biraka jartzen gaituztelako gu.

sarreren salmenta Salneurria: 9 €

Ikuskizun guztietan, umeentzat izan zein ez, aretoetan sartzen diren guzti-guztiek sarrera izan beharko dute adina gorabehera.

SERANTES KULTUR ARETOA Autonomiadun erakundea
Casa Torre Jauregia - Sabino Arana kalea, 5 48980 Santurtzi. Telefonoa: 94 420 58 50

Kolaboratzaileak:

Sarea. Euskal antzoki eta arte eszenikoen leiho berria.

Jarraitu: