agendaEkitaldi edukiak sindikatu

Musika

Itzuli agendara

"Gari" kontzertuan

2013-12-03 20:00 Serantes Kultur Aretoa

GARIk, Hertzainak taldeko kantari ezagunak, “Live analogic recording” diskoa aurkeztu du, non “oso erraz eta batere rockeroa ez den hizkuntza” ez ezik, duela gutxi kaleratu duen Ez da amaiera diskoko kantak eta aspaldiko beste bi kanta ezagun ere berreskuratu dituen.

DOHAKO KONTZERTUA
1.000 aleko edizio mugatua duen binilozko disko bat da, egun bakar batean grabatutako kantez osatua eta 50 eta 60. hamarkadetara eramaten gaituena.

Garik lan berri honetan hizkuntza errazagoa eta soinu lasaiagoa eskaintzen dizkigu. Bilbon bizi den legazpiar honen hitzen arabera, disko honetan ez dugu betiko rocka aurkituko, ezta jazzetik gertu dagoen rocka ere, baina esan daiteke lan sotilagoa dela, zakartasunik gabea, musika-tresna organiko eta loop- zein sampler-zipriztinen arteko kontrastez josita.

SERANTES KULTUR ARETOA Autonomiadun erakundea
Casa Torre Jauregia - Sabino Arana kalea, 5 48980 Santurtzi. Telefonoa: 94 420 58 50

Kolaboratzaileak:

Sarea. Euskal antzoki eta arte eszenikoen leiho berria.

Jarraitu: