TEATRO PARAISO
Egilea eta Zuzendaria: Iñaki Rikarte
Antzezleak: Maite Bayon, Tomas Fdez. Alonso, Ainara Unanue
Unico 6 urtetik gorako publikoarentzat egindako ikuskizuna da, zeinaren bidez etxera neba-arreba berri bat etortzeak ume batengan eta ingurukoengan sor ditzakeen zeloak jarriko diren agerian. Txotxongilo eta antzerki errealistaren teknikak nahastuz, gai mingarri hori planteatu nahi dute, zeloak erdigunean jarriz, gordintasun osoz baina umorea galdu gabe. Oholtzan Paul, gurasoak, Irati arreba, amama, irakaslea eta Ritxi ikusiko ditugu (Paulen pelutxezko hartza eta bere kontzientziaren alter ego-a). Asmoa familia osoak ikusteko moduko ikuskizuna taularatzea da, bai umeek eta bai helduek beren burua islatuta ikusiko baitute zenbait egoera eta pertsonaiatan. Espero dugu antzezlana gozatu ez ezik, elkarbizitza, hezkuntza, autoestimua, goibeltasuna eta antzeko gaiez hausnartzeko aukera izatea.
sarreren salmenta Salneurria: 4 €
Ikuskizun guztietan, umeentzat izan zein ez, aretoetan sartzen diren guzti-guztiek sarrera izan beharko dute adina gorabehera.
SERANTES KULTUR ARETOA Autonomiadun erakundea
Casa Torre Jauregia - Sabino Arana kalea, 5 48980 Santurtzi. Telefonoa: 94 420 58 50