agendaEkitaldi edukiak sindikatu

Antzerki jaialdia

Itzuli agendara

SIVERIA

2020-11-07 19:00 Serantes Kultur Aretoa
iraupena: 90 min.

Egilea: Francisco Javier Suárez
Zuzendaria: Adolfo Fernández
Antzezleak: Sonia Almarcha, Adolfo Fernández Y Marc Parejo
Elena eta Kristof pisukideak dira Errusiako hiri batean, Putinen garaian. Biak ala biak aktibista sutsuak, partekatzen duten apartamentutik gobernuak propaganda homosexuala debekatzeko onetsi dituen legeak saihesten dituzte, familiak baztertu dituen LGTBI gazteak babesteko webgunea editatuz. Badirudi arriskurik ez dutela, baina polizia sekretua gainean dute. Egun batean Elena atxilotu eta galdeketa gogorra egingo diote; hain gogorra, non inspektore anker batek ia lortuko duen Elenak beti defendatu izan dituen printzipioekiko leialtasuna urratzea.

Siveria benetako gertakizunetan oinarrituta dago. Yelena Klimova aktibista errusiarraren atxiloketa eta galdeketaren aurreko egunak erakutsiko dizkigu, modu librean, suspense klasikoaren teknika erabiliz.

Bideoa Ikusi

sarreren salmenta Salneurria: 12 - Bazkideak 10 €

Ikuskizun guztietan, umeentzat izan zein ez, aretoetan sartzen diren guzti-guztiek sarrera izan beharko dute adina gorabehera.

SERANTES KULTUR ARETOA Autonomiadun erakundea
Casa Torre Jauregia - Sabino Arana kalea, 5 48980 Santurtzi. Telefonoa: 94 420 58 50

Kolaboratzaileak:

Sarea. Euskal antzoki eta arte eszenikoen leiho berria.

Jarraitu: