agendaEkitaldi edukiak sindikatu

Musika

Itzuli agendara

Pirritx, Porrotx eta Marimotots - KANTZELATUTA

SARREREN ZENBATEKOA ITZULTZEA

Bertan behera utzitako ikuskizunetarako erosizenituzten sarreren zenbatekoa berreskuratzeko honakoa egin behar da: Sarrerak online erosi bazenituzten zenbatekoa automatikoki itzuliko zaizue.

Sarrera asko direnez, Serantes Kultur Aretoak pazientzia izan dezazuela eskatzen dizue. Sarrerak antzokiko txarteldegian erosi bazenituzten, berriz, itxaron egin beharko duzue, dirua antzokiko txarteldegian bertan itzuliko baita, sarrera erakutsita, antzokia berriro zabaltzen denean.

INFORMAZIO GEHIAGO Zalantzarik baduzue edo informazio gehiagorako jar zaitezte harremanetan Serantes Kultur Aretoarekin:
Telefonoz: 94 420 58 50
Posta elektronikoz: serantes@serantes.com
2020-04-01 17:15 | 19:15h Serantes Kultur Aretoa

Bizi Dantza Lurra sortu zen unetik bertatik, jirabiraka dantzari hasi zen bere buruaren eta eguzkiaren inguruan.

Animaliak ere sortu ziren unetik bertatik, dantzari dabiltza lurraren inguruan.

Geu ere hitzaren jabe izan aurretik dantzatzen gara, zaldiak, izurdeak eta tximeletak bezala.

Pozak eta tristurak azaltzeko dantzatzen gara. Barruak agintzen digunean dantzatzen gara. Gure kultura ospatu eta errituak berritzeko. Garen hori mugimenduan jartzeko.

Zangoak luzatuz, gerria mugituz, hegoak astinduz eta ur azpian ere dantzatzen gara gu.

Zatoz gurekin dantzara, atera zure barruko animalia plazara!

Bideoa Ikusi

sarreren salmenta Salneurria: 9 €

Ikuskizun guztietan, umeentzat izan zein ez, aretoetan sartzen diren guzti-guztiek sarrera izan beharko dute adina gorabehera.

SERANTES KULTUR ARETOA Autonomiadun erakundea
Casa Torre Jauregia - Sabino Arana kalea, 5 48980 Santurtzi. Telefonoa: 94 420 58 50

Kolaboratzaileak:

Sarea. Euskal antzoki eta arte eszenikoen leiho berria.

Jarraitu: