agendaEkitaldi edukiak sindikatu

Antzerkia

Itzuli agendara

“MUNDO OBRERO”

2019-03-29 20:30 Serantes Kultur Aretoa
iraupena: 90 min.

Martxoko Anzerki Abonua: 34€ / Bazkideak: 30€   - (Hermanas eta Mundo Obrero) Egilea: Alberto San Juan.
Zuzendaria: Alberto San Juan.
Antzezleak: Luis Bermejo, Lola Botello, Pilar Gómez, Alberto San Juan.

Mundo obrero maitasun istorio bat da. Pilar eta Luis maiteminduta daude. Espainia aldeko landa-eremutik datoz eta latifundioetako gosetea dakarte aldean. Belaunaldiz belaunaldi, denboran zehar aurkituko dituzten gosete mota guztiei aurre egin eta euren arteko maitasunaren alde borrokatuko dira (Errepublika garian, diktaduraren aurka, kontsentsuaren pean... betiere etortzeke dagoen demokraziarekin ametsetan).

XX. mendearen hasieran Pilar eta Luis Francisco Ferrer i Guardia Eskola Modernoko ikasleak izango dira.

Miguel Primo de Riveraren diktadura garaian Buenaventura Durrutirekin egingo dute topo Bartzelonako auzo txinatarreko La Tranquilidad tabernan.

Bigarren Errepublikak ekarriko duen esperantza handiaren partaide izango dira, 36an finkak okupatuko dituzte, baina frankistek akabatu eta bi maitaleen hilotzak hobi komun batera botako dituzte.

60ko hamarkadaren hasieran auzokide eta langileen batzarretan agertzen hasiko dira eta diktadura frankistaren aurrean alternatiba demokratikoa eraikitzeari ekingo diote. Torturatu egingo dituzten komisario berberek gora egingo dute frankismoaren osteko demokrazia garaian.

Francoren heriotzaren osteko olatu iraultzailean ere hartuko dute parte. Gero kontsentsu handian sartuko dituzte soldatapeko bikote arrunta bihurtuta.

Azkenean, amaierarik gabeko istorio honetan zeruetara igoko dira. Eta han dantzatuko dira, beti bezain maiteminduta.

 

sarreren salmenta Salneurria: 18 / Bazkideak: 16 €

Ikuskizun guztietan, umeentzat izan zein ez, aretoetan sartzen diren guzti-guztiek sarrera izan beharko dute adina gorabehera.

SERANTES KULTUR ARETOA Autonomiadun erakundea
Casa Torre Jauregia - Sabino Arana kalea, 5 48980 Santurtzi. Telefonoa: 94 420 58 50

Kolaboratzaileak:

Sarea. Euskal antzoki eta arte eszenikoen leiho berria.

Jarraitu: