Data: 2010-04-08
Ordutegiak : 20:00, 22:30
Iraupena: 95 min.
Argazkirik onena, musikarik onena, Valladolideko Seminci Zine Jaialdiko publikoaren 2. saria, Urrezko Galburua.
Zuzendaria eta Gidoilaria: Gerardo Olivares
Ekoizlea: José María Morales
Musika: Santi Vega
Antzezleak: Illiassou Alzouma, Adoum Moussa, Aminata Kanta.
Sinopsi: 14 kilometro dira Afrika eta Europa banatzen dituen distantzia, baina milaka afrikarren ametsak aldentzen dituen distantzia ere bada. Mendebaldea da haientzat goseari eta miseriari ihes egiteko bide bakarra. Hiru gazte afrikarren eskutik –Bioleta, Buba eta Mukela- bidaia luze eta arriskutsua egingo dugu Saharan zehar, hedabideek inoiz erakusten ez dutena ikusteko. Kanariar uharteetara iristen diren ontzien irudiek agerian jartzen duten dramarekiko sentiberatasuna galdu dugu, telebistan behin eta berriz ikusten baitugu, baina egiaz oso gutxi ezagutzen dugu horri buruz. Aurpegi nekatuak erretratatzen dituzten irudi horiek ezin hobeto islatzen dute bidaiaren gogortasuna, hemendik milaka kilometrora hasten den eta urteak iraun ditzakeen bidaia horrek dakarren sufrimendua. Hauxe nabarmendu nahi du "14 kilometro" filmak
Film hau omenaldia da, helburua lortu zein lortu ez zutenentzat, denentzat, bizirik atera zirenentzat eta ahaleginean hil zirenentzat.
Guztientzat gure mirespen eta errespetu osoa
Salneurria: 2 €