herriko jaiak 2009

SANTURTZIKO KARMENGO JAIEN BALANTZEA OSO POSITIBOA

Santurtziko jaiak oso positiboak izan dira, bai izan duten parte-hartzeari begira bai oso-osorik bete den jai-egitarauari begira eta, zer esanik ez, garabehera aipagarririk izan ez delako.

Ekitaldi guztiak burutu dira, nahiz eta batzuetan eguraldia oso egonkorra ez izan. Zenbait kontzertu aldizkako euripean egin dira. Koadrilen Play Back lehiaketa, taldekideentzako jarduera esanguratsuenetakoa, udazkeneko hotzetan egin zen; baina, hala ere, 30 taldek hartu zuten parte.

Aniden 37 talde izan dira aurten eta txikien 15, guztiera 500en bat partaiderekin. Horren emaitza izan da urteetan gogoratzen den parte hartzerik handiena.

Orokorrean, hirurehun mila lagun izan dira jai eremuan jaietako 10 egunetan zehar. Jaietan izan dugun bisitari kopurua zehatz jakitea ez da erraza eta metroa Santurtzira heltzeak areagotu egin du bisitarien kopurua. Horren adierazgarri da jaietako lehen eta azken larunbatetan Santurtziko kaleetan zehar zebilen jende kopurua. Bitxitasun gisa aipatu, edari freskagarrien banatzaileek inguruko jaietan hirugarren postuan dituztela Santurtzikoak salmenta-kopuruaren arabera, Iruña eta Bilboren atzetik.

Baina Santurtzira etortzen den jendea gora-behera, bizilagunek jaietan duten parte-hartzea ikaragarria da; izan ere, ekintza guztietan aritu dira: sardina-eguna, prozesioa, koadrilen ekitaldiak... Gainera, jai-egitaraua osatzen duten ekintza asko udalerriko elkarte eta erakundeek egiten dituzte. Honek ematen die jaiei izaera berezia: zein eguraldi egingo duen jakiteko zerura begiratu baino ez da egin behar, jendea kalean izango dela ziurtatuta dago-eta.

Partaidetza handiena izan zuen ekitaldia Karmengo Amaren Prozesioak izan zuen, 40.000ren bat lagun lehorrean eta 150en bat itsasontzi uretan.

Programatutako kontzertuetan bereziki Baute-rena aipatu behar da, 35.000 lagun inguru bildu zituen, Village People-rena, 25.000 lagunekin eta Tequila-rena, 18.000 ingururekin, Taxi-k 12.000...

Sardina-eguna dela-eta, Udalak dituen 24 pailak banatu zituen eta bertan mila eta bostehun kilo sardinatik gora banatu ziren.

Santurtziko jaien beste ezaugarri bat, betiko “puntualtasuna” izan da; ekitaldiak beti bere orduan hasten dira. Conchita eta Nena Daconteren kontzertua bakarrik hasi zen berandu euria zela-eta; izan ere, monitoreak kontrolatzeko mahaia busti egin zen eta lehortu arte itxaron egin behar izan zen, 20 bat minutu.

Santurtziko Karmengo Amaren jaiak, bestalde, aipatzeko moduko gora beherarik gabe gertatu dira, udal-zerbitzuen koordinazio-lanei esker. Jaiak ordenatuak, garbiak eta seguruak izan dira.

Bukatzeko, hona hemen aurteko gorka sarien irabazleak:

  • TXIKIEN JANTZIRIK ONENA: ZORO TALDEA
  • TXIKIEN NESKA TALDEKIDERIK ONENA: MIREN DE ITXASLAPURRAK
  • TXIKIEN MUTIL TALDEKIDERIK ONENA: JON DE AKERBELTZ
  • TXIKIEN TALDERIK ONENA: LOTSAGABEAK
  • JANTZI ONENA: AKERBELTZ
  • SOINU-BANDARIK ONENA: AKATXI POWER
  • ARGAZKIRIK ONENA: GOLONDRIZ
  • NESKA TALDEKIDERIK ONENA: PILI DE AKERBELTZ
  • MUTIL TALDEKIDERIK ONENA: ARITZ DE BAIS KEDAN
  • TALDERIK ONENA: MENOS ES NADA
Máximo García Garrido, 13 bajo 48980 Santurtzi. Telefonoa: 94 483 92 44 lege-jakinarazpena | web-mapa facebook tuenti Perfil de twitter