guneak eta zerbitzuak

Casa Torre Jauregia

Sabino Arana kalea, 5
48980 SANTURTZI
Telefonoa: 94 420 58 50
Fax: 94 461 00 49
Helbide electronikoa: serantes@serantes.com

Ordutegia:
Astelehenetik larunbatera 9:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:30era

Casa Torre Jauregia XVIII. mendearen bukaera aldeko eraikina da. Serantes Kultur Aretoak kudeatzen du eta kultur ekitaldiak egiteko asmoz zaharberritu da. Jauregiak 1.363,34 metro koadroko azalera du horrela banatuta:

Beheko solairua UDAL ERAKUSKETA-ARETOA

Ordutegia:
Astelehenetik larunbatera 9:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:30era

300 metro koadroko azalera du eta kultura zabaltzea du helburu, besteak beste, kalitatezko erakusketak jarri, herrian egiten den lan artistikoa zabaldu, aretoaren helburuekin bat datozen erakusketa-egitasmoak jaso eta udal erakusketa informatiboak egin, gaiaren garrantziak hala eskatzen badu.

Lehenengo solairua:

LAU ARETO ditu, erakunde edo elkarteek alokatu edo doan erabil ditzaketenak:

  1. HIGARILLO ARETOA: 125 m2, L formaduna
  2. BOLINTXIS ARETOA: 69 m2
  3. ROMPEOLAS ARETOA: 62 m2.
  4. CALERO ARETOA. 42 m2

Bigarren solairua:

SERANTES KULTUR ARETOA Autonomiadun Erakundeko eta KULTURA ETA EUSKARA SAILEKO BULEGOAK

Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara

Hirugarren solairua eta teilatu azpikoa: SANTURTZIKO HISTORIAREN INTERPRETAZIO-ZENTROA

Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 21:30era
Larunbatetan 09:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21.30era.

Sarrera: doan

Interpretazio-zentroak Santurtziko gertakizun nabarmenenak ezagutzeko aukera ematen du hainbat museo-euskarriren bidez, besteak beste,: pantaila digitalak, antzerki birtuala, Santurtziko maketa eta udalerriari buruzko ikus-entzunezkoak. Horrez gain, eraikuntzaren beiradun balkoian 360 graduko ikuspegia ematen duen periskopio bat dago, zeinen bidez XX. mendearen hasierako Santurtziko irudia ikusten den.

Zentroaren pantailak abian jartzeko txartel bat dago bisitarien esku. Txartela atezainak eraikuntzaren sarreran banatzen die Santurtziko historia ezagutzera bertaratzen direnei.

Hiru dimentsiotan dauden edukiak ikusteko betaurreko bereziak eraikuntzan bertan eskura daitezke.

Interpretazio zentroko bisitak euskaraz, gaztelaniaz, ingeleraz eta frantsesez dira, eta bertan 10 lagunetik 15era bitarteko kopurua sartzeko tokia dago.

SERANTES KULTUR ARETOA Autonomiadun erakundea
Casa Torre Jauregia - Sabino Arana kalea, 5 48980 Santurtzi. Telefonoa: 94 420 58 50
lege-jakinarazpena | web-mapa facebook Perfil de twitter instagram