Este edificio del siglo XIX está en fase de rehabilitación para darle una utilidad múltiple.
En la planta baja se habilitará una Sala de Exposiciones.
La Planta primera constará de varios salones para desarrollar actividades de pequeño formato, conferencias, talleres.., así como, para la celebración de reuniones.
En la Segunda planta se instalarán las oficinas centrales del SKA y del Area de Cultura.
En la última planta se ubicará un Centro de Interpretación local para explicar la evolución urbanística de Santurtzi.
Sabino Arana kalea 5, SANTURTZI
Tf. zk: 615 00 44 95 (Elkartea)
Helbide elektronikoa: presidencia@serantes.com
Dorretxea izenaz ezagutzen dugun eraikina Luis Maria Lizana eta Hormazak, Dorretxeko markesak (jauregiari izena eman dion noblezia-titulua) eraiki zuen XIX. mendeko 50eko hamarkadan.
Jauregia XVII.mendeko eraikin bat zegoen toki berean altxatu zen. Hala erakusten dute, behintzat, gaur egungo eraikinean zama-horma erabiltzen diren hainbat eraikuntza-elementuk.
ko bazkide sortzailetako bat. Kluba ez zen edonolakoa, Bizkaiko ekonomia-oligarkiako kideak biltzen ziren bertan, meategien ustiaketa, ontzigintza, industria siderurgiko hasiberria eta betiko merkataritza jarduerekin lotura zuten pertsonak hain zuzen.
Luis Maria Lizana jaunak zenbait lan historiko idatzi zituen, horietako bati “Cartas húngaras e irlandesas” lanari Antonio Truebak, markesaren lagun minak, idatzi zion hitzaurrea.
Dorretxeko markesa Bilboko alkatea eta senataria izatera heldu zen, 1915eko urrian hil zen Santurtziko bere etxean. Hil zenean, ezkonarrebak jaso zuen noblezia titulua.
Salazar Txabarri ahizpek heredatu zuten Dorretxea, baina 1942an Maitasun Errukitsua Erlijio Ordenari saldu zioten jauregia.
Garai hartan lursailak 10.000 metro karratu zituen, jauregia eta lorategiak ez ezik, Mahastieta kalearen ondoan bi solairuko eraikin bat ere bazuen, bertan familiaren auto-gidariak eta lorazainak bizi ziren.
Dorretxea jauregiaren beheko solairuan kortak eta atariak zeuden, 1.solairuan familiaren bizitokia zegoen, logelak eta egongelak eta 2.ean mirabeak bizi ziren. Eta azken solairuan, teilatu azpian zegoen gela ganbara zen.
Erlijio ordenak aldaketa ugari egin zituen jatorrizko eraikinean. Horrela, ordura arte familia baten etxebizitza zena erabat eraldatu zuten. Udalak 1984an eraikina erosi eta udalaren zenbait bulego jartzeko prestatu zutenean, jauregiak are aldaketa gehiago izan zuen.
Udalak eraikina kultura jardueretarako erosi zuen arren, orain arte ezin izan da horretarako erabili.
Gaur hasiko diren birgaitze lanek helburu hori dute. Izan ere, eraikina, lanak behin bukatuta, udal jarduera kulturaletarako erabiliko da, kulturarekin loturiko erabilpen anizdun gunea izango da eta. Gainera, azken solairuan jarriko den herriko interpretazio zentroak Santurtzik izan duen garapena ulertzeko aukera paregabea emango digu.
Eraikinaren jatorrizko elementu arkitektoniko eta apaingarriak berreskuratuko dira. Horrela, lan guztiak bukatzen direnean, Dorretxeak itxura bikaina izango du. Santurtziarrok harro egoteko moduko eraikina izango dugu, eta baita ondare paregabe hau babestu eta gozatzeko aukera ere.