Zuzendaritza: Claudio Tolcachir
Aktoreak: Araceli Dvoskin, Miriam Odorico, Lautaro Perotti, Tamara Kiper, Diego Faturos, Inda Lavalle, Gonzalo Ruiz, Jorge Castaño.
Colemandarren familia desegiteko zorian dago. Familiaren porrota argia da, baina orain arte ezkutuan izan dute. Etxe berean bizi dira denak, baina etxeak ito egiten ditu, estutu egiten ditu. Partekatzen dituzten espazioetan nork bere espazioa eraiki behar du, eta horrela, gero eta zailagoa egiten zaie elkarrenagana biltzea.
Egunerokotasunak galbidera eraman ditu Colemandarrak. Elkarrekiko bizitza jasanezina da, dagoeneko bortizkeria arrunta da haien artean, eta ezin daitezke konturatu euren bizitza erabat patetikoa dela, familiako guztiak egoera berean daudelako.
sarreren salmenta Salneurria: 12 €